Lakaxita

Lakaxita

Lakaxita pertsona eta kolektibo ezberdinek autogestionatzen duten gune okupatua da. Gure inguruko gabezia sozial eta kulturaletaz arduratzen gara eta haiei aurre egitea da gure erronka nagusia.

Lakaxita
Lakaxita

Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Otsaila 28, 2015 - 19:00

LKXT KoopAurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dizuegu: LKXT KOOP.

Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.

Lakaxita

Edipotoa + musika Asun Casasola ipuin lehiaketaren harira

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Otsaila 7, 2015 - 19:00
Antolatzen du : 
Txingudi Anti Sexista

Imprimir

Txingudi Anti-Sexistak Asun Casasola ipuin lehiaketa antolatu du:
https://asuncasasolaipuinak.wordpress.com/

Gaurkoan, horren aldeko ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Otsailak 7an izango da Lakaxitan, arrastiko 19:00etatik aurrera, eta Edipotoa, Nagore Legarretaren argazki liburuaren aurkezpena ikusgai izango dugu. Ondoren, pinxto goxoak eta musika bikainaz gozatzeko aukera izango da.

Lortzen den dirua Asun Casasola ipuin lehiaketaren sariak ordaintzeko izango da.

Txingudi Anti Sexista

TAS-ren konzentrazio berria. ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

ManiTAS25N2013_10Erailketa bikoitza batek bildu gaitu gaur hemen. Biktimak bi emakume izan dira: Mari Luz Alejo, 58 urtekoa, eta bere ama, Amelia Rodriguez, 88koa.

Joan den asteazkenean goizean, biak hilda aurkitu zituzten beren Abadiñoko etxebizitzan. Aurkitu zituen emakumeak beren ahizpa eta alaba zen. Zera kontatu nahi zien: Mari Luzen senarra eraso baten biktima izan zela bere enpresan. Orduan, bi gorpuak aurkitu zituen.

Egunero, edonon, eta askotan imajina dezakegun baino gertuago gertatzen dira emakumeen aurkako erasoak. Indarkeria matxista, egun, gure jendarteko arazo larrienetariko bat da. Kasu honetan arazo ekonomikoak direla eta, eraso bortitz hau justifikatu nahi izan du ustezko hiltzaileak. Baina pertsona askok mota horretako arazoak dituzte ere eta ez dituzte ez bikoteak ezta beren familiako kideak erailtzen.

Ezin ditugu era honetako erasoak eta hilketak bere horretan utzi eta normaltzat hartu. Denen artean erantzuten jarraitu behar dugu. Instituzioei indarkeria matxistaren aurkako neurriak hartzeko eskatu behar diegu, eta biztanleriaren erdiak sufritzen dugun arazoaren aurrean jendartea kontzientziatu. Prebentzioaren alorrean lan egin behar dugu.
Horregatik sortu zen TAS, eraso hauen aurrean erantzun herritarra eta kolektiboa pizteko, eta hemen gaude, adostutako protokolo hori berriro martxan jartzen, guk nahi baino maizago kalera atera behar dugun arren.
Geroz eta gehiago gara berdintasunaren aldeko bide honetan; horregatik, herritar guztiei dei egin nahi diegu erantzun kolektibo honen parte izan daitezen.

ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!

Txingudi Anti Sexista

Irunen eraso sexista berri baten kontrako elkarretaratzea

Non: 
Gernikako Arbola plazan (Iparralde hiribidean)
Data: 
Asteazkena, Abendua 3, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
TAS

Berriz ere zoritxarrez, eta aurten ez dakigu zenbatgarren aldiz, Irunen  emakume batek jasan duen eraso baten berri ematera gatoz. Pasa den azaroaren 30ean gertatu zen erasoa.

Bihar, abenduak 3an, asteazkena, arratsaldeko 7:30etan  Gernikako Arbola plazan (Iparralde hiribidean) eraso sexista salatzeko kontzentrazioa.

Etiquetak: 
Lakaxita

Genero onaren jaialdia Lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Azaroa 15, 2014 - 19:00 -tik 23:45 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita

azaroak 15Datorren larunbatean, azaroak 15, Irungo Lakaxitan ospatuko dugun jaialdiaz informatzeko idazten dizuegu.

Lakaxita

Hitzaldiak : Herri mugimenduak eta beren eragina bake prozesuetan

Non: 
Kabigorri
Data: 
Asteartea, Azaroa 4, 2014 - 19:00
Antolatzen du : 
Lakaxita, Kabigorri, Pausumedia y Mundurat

cartelAntxetaEkintzak

Jardunaldiak barru "Pakea eta Giza justiziaren inguruko prozesuak" Lakaxitak, Kabigorrik, Pausumediak eta Mundurat-ak antolatua

Hizlaria: Aitziber Blanco (Lokarri)

Jimmy Ortiz Gutierrez (SINPEAGRICUN-FENSUAGRO-CUT) En la actualidad en el programa de refugiados colombianos en Asturias

Lakaxita

Dokumentala : “Kolonbia Ikusezina”

Non: 
Lakaxita, Anaka 20, Irun
Data: 
Osteguna, Urria 30, 2014 - 19:00
Antolatzen du : 
Lakaxita, Kabigorri, Pausumedia eta Mundurat

cartelAntxetaEkintzakJardunaldiak barru "Pakea eta Giza justiziaren inguruko prozesuak" Lakaxitak, Kabigorrik, Pausumediak eta Mundurat-ak antolatua

Zuzendaria:  Unai Aranzadi

Lakaxita

Laburmetraia larunbatean Lakaxitan

Non: 
Lakaxita, Anaka kalea 20
Data: 
Larunbata, Urria 4, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Lakaxita

subcontratados kartelaLaburmetraia: SUBCONTRATADOS

Larunbatean, urriak 4, uda honetan irunen grabatutako "Subcontratados" laburmetraia proiektatuko da 19:30etan Lakaxitan. Ezagutu ditzakezun lagunak parte hartu dute proiektu honetan.

Txingudi Anti Sexista

Eraso sexuala Hondarribian

Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Data: 
Ostirala, Iraila 5, 2014 - 10:00
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiAtzo goizaldean, Hondarribiko San Pedro kalean eraso sexual bat gertatu da. Hemezortzi urteko gazte batek, emakume bati, ebatsi eta bortxa ahalegina egin dio.

Hori dela eta, datorren ostiralean, hilak 5, arratsaldeko 7:30etan, San Pedro kalean TAS taldeak deituta, elkarrateratzea egingo da.

Lakaxita

Bits & bits: Ekainaren 21ean Lakaxitan

Datorren larunbatean, Ekainak 21, beste bits&bits bat antolatuko dugu, Irungo Lakaxita gaztetxean, oraingoan. Honakoan RaspberriPyarekin jolasten ibiliko gara, kontsola bihurtuko dugu eta eskilaretako piano eder bat muntatuko dugu, primeran pasatzen dugun bitartean, animatu eta pasa zaitez!


El sábado 21 de Junio se ha organizado una nueva edición del bits&bits, en el gaztetxe Lakaxita de Irun. En esta ocasión vamos a katxarrear con las RaspberriPys, las vamos a convertir en una consola de videojuegos y vamos a hacer un piano de escalera, anímate y pásate!

Lakaxita

Burugabetik Jardunaldiak

Non: 
Irun, Hazia Ekartea; Kabigorri; Lakaxita.
Data: 
Astelehena, Maiatza 5, 2014 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 8, 2014 - 21:00 -ra
Antolatzen du : 
Burugabe

  BURUGABETIK JARDUNALDIAK

  -Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
  -Maiatzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
  -Maiatzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
  -Maiatzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan Lakaxitan

Lakaxita

Burugabe Jardunaldia

BURUGABETIK JARDUNALDIAK

-Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
-Maitzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
-Maitzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
-Maitzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan Lakaxitan

Lakaxita

Jaion 2014

By Irungo Hitza on 2014/04/26 in Aisia

Euriak ez du Jaion 2014 oztopatzea lortu eta pozik atera dira gazteak kaleak abordatzera. Gaztetxean jarraituko du festak gau osoan zehar, hala ere, kontzertuak barrualdean egingo dituztela jakinarazi dute gazteek.

Artikulu osoa ikusteko: Jaion Hitzan

Lakaxita

Jaion'14. Abordaiara!!

catel

Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun!

Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin!

Lakaxita

Adimenaren ateak irekita (hitza.info)

Aizpea Amasek idatzia Oarsoaldeako eta Bidasoko hitzan (2014/04/07)

Okupazioaren gaineko estereotipoak apurtu zaizkio Juanmi Gutierrez zine zuzendari errenteriarrari bere azken lanean, Ateak zabalduz dokumentala. Ikusleei ere gauza bera gertatzea espero du; alegia, mugimendu horri ixten dizkieten ateak irekitzea, aurreiritziak apurtuz.

Gutierrez Lezoko eta Oiartzungo okupazioan zentratu da lanean, eta Donostiako kasua ere aztertu du. Lezoren kasuan, Txerrimuño eta Lobato etxe okupetako jendearekin bildu da, eta Oiartzuni dagokionez, Arditurriko mehategietako etxean, Goiko Eskolan, Mosan eta Urkabe Baitan izan da.

Motibazioa ezagunak ez diren kolektibo eta taldeei hitza ematea izan dela adierazi du Gutierrezek: «Estereotipoen erruz, bakarrik alderdi bat ezagutzen da, beraiek daukaten ideologiatik aldentzen dena». Azken lanetan kolektibo horiek ezagutarazten aritu da zuzendaria, eta ildo horri jarraituz, okupazioarekin topo egin du: «Oso gutxi ezagutzen nuen kolektiboa zen, eta batez ere aurrean nituen estereotipoen prismatik bakarrik ezagutzen nituen: indarkeria, drogak…».

Dokumentala hasteko, lehenik eta behin, Lezoko Txerrimuñorekin jarri zen harremanetan, 30 urteko ibilbidea duen eraikin okupatu batek aztertzea merezi zuela iritzita. Hortik hasita, konturatu zen etxebizitza okupa gehiago bazeudela inguruan, eta hala zabaldu zuen bere esparrua bi herri horietara.

Txerrimuño bezala, Arditurriko mehatzetako etxe okupatuan bizi direnek ere 1970eko hamarkadako ideologia dutela azaldu du Gutierrezek. Gaur eguneko okupazioarekin alderatuta, duela 30 urtekoa ezberdina dela iruditzen zaio: «Atzean dagoen ideologia ezberdina da, baita motibazioak ere». Gaur egungoa praktikoagoa dela deritzo, etxebizitza ez izatearen egoerari aurre egiteko egiten dela okupazioaren alde.

Garai hartan oso mugimendu indartsua izan zela azaldu du Gutierrezek, baina denborarekin nabarmen egin zuela behera. Egun, ordea, indartzen ari dela uste du.

1970eko hamarkadan iritsi zen mugimendua Euskal Herrira, batik bat Alemania eta Ingalaterratik. Atzean, ideologia bat zeukala jakinarazi du Gutierrezek: anarkismoa. «Ideologia hori oso indartsua izan zen hemen 1936ko gerraren garaian, baina frankismoan erabat zapaldua izan zen. Edozein modutan, ezkutatuta mantendu zen». Duela 30 urte piztu zen, eta zenbait iniziatibetan gauzatu zen, etxe okupatuetan, kasu. Gutierrezek zehaztu du ideologia oinarrian anarkista izan arren, Euskal Herriko errealitatera moldatua zegoela.

Oso ideologia irekia zela gaineratu du, eta egungoak izan daitezkeen bizimoduetan aplikatu daitekeela: ekologismoa, emakumearen askapena, antimilitarismoa, hizkuntzaren defentsa… «gizakiaren sustraietara jotzen du, naturarekin duen harremanera». Egun indarrean dauden baloreak dituela ere gaineratu du.

Etxe okupatuei ere erabilpen ezberdina ematen zaiela azaldu du Gutierrezek: batzuk, gaztetxea edo gizarte zentroaren zentzua dutenak; alegia, etxebizitza bat lotuta ez dutenak; eta besteak, berriz, bizitzeko okupatzen direnak.

Bizitza eraikinean bertan egiten dutenei dagokienez, oro har, ez dela horietan jende asko biltzen jakinarazi du. Zine zuzendariaren arabera, garai ziklikoak izaten dituzte, eta oro har, euren bizitza bi urtera-edo mugatzen dute: «Etorkizun ezaren ideia punka dute; ez dute etorkizunik lanean, ez etxebizitzan…». Bi urterako etxebizitza badute euren bizitza «konponduta» dutela iritzi dio Gutierrezek, «eta gero aurkituko dute beste zerbait».

Utopiaren ideia ere nabarmendu du, eta bizitzari aurre egiteko «pentsamolde egokia» dutela uste du: «Oso irekiak dira, eta kolektibo guztiak onartzen d ituzte, eurena bezalako bizimodua ez izanagatik ere».

Estereotipoak oraindik badira

Gutierrezek berak bezala, okupazioarekiko estereotipoak duen jendea badela iritzi dio, eta batez ere, adinekoen artean: «Oporretara joatean etxea utzi, eta bueltatzerakoan etxea okupatuta aurkitzea esan nahi duela uste dute batzuk». Hala, dokumentalak belaunaldi zaharrenak harrituko dituela uste du. Berari, esaterako, aurretik zituen aurreiritziak «banan-banan iraultzen» joan zaizkiola esan du: «Eurekin bakeak egiteaz gain, oso oinarri baliotsuak ikusi ditut».

Esaterako, etxe jabeekin akordioak izateak harritu duela ere esan du: «Normalean, akordioren bat lortu edo kontraturen bat sinatzen dute urte zehatz batzuetan bizi daitezen, eta denbora horretan etxea zain dezaten. Jabeak ez du inoiz etxearen jabetza galduko, baina trukean okupek zainduko dute etxea, edota baratzeak».

Nolanahi ere, okupek ez dutela zertan etxebizitza doakoa bilatzen esan du, baizik eta gehiegizko alokairuak eta bestelakoak bultzatzen dituen sistema iraultzea baizik. Zentzu horretan, etxebizitzarik izan ez ala bai, baina ematen diren etxe kaleratzeak ikusita, argi du irtenbide bat izan daiteekeela okupazioa. Lezoko Txerrimuño etxe okupatuak 30 urte ditu.

Lezoko Txerrimuño etxe okupatuak 30 urte ditu.

Giza eskubideen zinemaldian izango da ‘Ateak zabalduz’

Gaurtik hasi eta hilaren 11ra bitartean izango da Donostian martxan Giza Eskubideen Zinemaldia. Hain zuzen, ekitaldi horren barruan estreinatuko du Juanmi Gutierrez zuzendari errenteriarrak Ateak zabalduz dokumental berria.

Zehazki, hilaren 10ean (osteguna) egingo dute pasea, 19:00etatik aurrera, Viktoria Eugenia antzokian. Dokumental horretan Lezo eta Oiartzungo okupazioarekin lotutako pertsonen testigantzak bildu ditu. 89 minutuko lana da. Oiartzungo Arditurriko etxe okupatua.

Oiartzungo Arditurriko etxe okupatua.

'Echeverriatik Etxeberriara'

Gutierrez ez da izango Oarsoaldeko ordezkari bakarra zinemaldian, Ander Iriarte oiartzuarrak Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: Indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak lana aurkeztuko baitu. Oiartzunen, ezker abertzalearen inguruan izan diren indarkeria mota ezberdinak aztertuko ditu lan horrek.

Iune Trecet, Irungo Lakaxita gaztetxeko kidea: «Pribatua dena askatu egiten dugu okupazioaren bidez»

Iune Trecet

Okupazioaren adibide berrietako bat da Irungo Lakaxita gaztetxearena. 2005. urtean okupatu zuten Anaka auzoan dagoen eraikina, eta gaur egun hainbat eragileren elkargune da. Bertako kide da Iune Trecet (Donostia, 1985).

Lakaxita egungo Irungo gaztetxea da, okupatua izan zen eraikina. Nolatan eraman zen aurrera okupazio hori? Talde bat zegoen Irunen, Gazteak Bizirik deitutakoa. Bertan gazteei lotutako gauzak lantzen zituzten. Ikusi zuten gazteak geroz eta gehiago ari zirela sartzen lokaletan; alegia, zerbait indibidualean eta ordainpekoan, eta era berean, ez zirela euren artean erlazionatzen. Hala, erabaki zuten Irunen gaztetxe bat sortzea. Lehenengo pausoa izan zen udalarekin hitz egitea, eta erantzuna izan zen ezin zela ezer egin. Aukeratu zen bidea okupaziorena izan zen. 2005ean okupatu zuten.

Zergatik Lakaxita? Hainbat leku aztertu ziren. Cerillas okupatu zen, baina ordu batzuetara desalojatu zuten. Etxe hau aurkitu zuten, kooperatiba batena zena. Jabeekin hitz egin genuen, eta erantzun ziguten ez gintuztela babestuko, baina ez zutela ere ezer egingo gure aurka. 2006. urtean epaile batek aurrebistara deitu zituen Lakaxitako bi kide, eraikinaren jabeek salatu gintuztelakoan. Baina jabeek, epailearen aurrean, udaltzainen presioen ondorioz jarri zutela salaketa esan zuten. Informazio horrekin eta herrian gizarte lana egiten genuela zehaztuz, kasua artxibatu zuten.

Zein funtzio betetzen du gaztetxeak? Hainbat eragile elkartzen gara bilerak eta jarduerak egiteko, eta saiatzen gara tailer eta hitzaldi alternatiboak eskaintzen, udalaren eskaintzatik at.

Bidasoan badago beste adibiderik? Lakaxitaren aurretik, Cerillas izan zen, Irunen. Hori gaztetxe izatera iritsi zen 1980eko hamarkadan. Eraikina hustu zuten, erre zelako. Hondarribian 1990. urtera arte gaztetxea izan zuten.

Zergatik okupatu? Azkenean jarduera politiko bat bezala ulertzen dugu okupazioa, zerbait pribatua dena, askatu egiten dugu okupazioaren bidez, baina beti ere erabiltzen ez den leku bat hartuz. Leku hori herriak hartu eta herriarentzat erabilera ematea da asmoa.

Gazteek, hain zuzen, independizatzeko arazoak izaten dituzte; horrez gain, egun oso ohikoak dira ere etxe kaleratzeak. Okupazioa horren irtenbidea izan daiteke? Okupazioak bizi eredu ezberdin bat izateko aukera ematen badigu, alternatiba bat da, bai. Ez gaude jabetza pribatuaren alde, eta hutsik dauden etxeak askatzen badira bizitzeko edo gaztetxe bat sortzeko beti alde egongo gara.

Gaur egun aurreiritzi asko existitzen dira okupazioarekiko? Ez daukagu oso argi zenbat jende dagoen okupatzen, ez nolakoak diren, okupazioak zer esan nahi duen… Iruditzen zaigu etorriko direla nire etxera, eta kenduko didatela. Azken finean, aldaketak beti ematen digu beldurra.

Lakaxita

Jaion 2014: Kaleak abordatu!

Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin!

Horretarako, gu guztiona den itsasontzia Mosku plazatik irtengo da 17:00tan. Aurten, Tripimonsters taldearen tripulazioa izango dugu lagun Lakaxitaraino, marrazoz betetako bidean zehar. Honen ostean, festak jarraitu egingo du, Lakaxita piraten topalekuan bertan, The Lookers, Apurtu eta Luz de Putas taldeekin. Ondoren, gaua alaitzen jarraitzeko, Djak izango ditugu. DJ Göo! eta DJ Leku, haiek jarritako musikaz dantzan aritzeko.

Gure inguruko marrazoek uste dute piratak gaiztoak garela, zikinak, eta begirunerik ez dugula. Froga dezagun haien hizkeria gezurra dela. Errespeta dezagun elkar, errespeta dezagun ingurunea.

Lakaxitaren ontzia itsasoan barrena dabil. Ilusioz eta kolorez beteriko ontzia da, pertsona guztiak ongietorriak dira gure ontzian, autogestioa banderatzat harturik, denon artean arraun eginez aurrera hobe egingo dugula uste baitugu!

Jaion 2014

Lakaxita

Jaion 2014: Aborda las calles!

Cuenta la leyenda que la época dorada de los piratas vascos ronda los siglos XVI y XVII. Sin embargo, en Yrun, estos últimos años han sido los más prolíficos. Hemos sido piratas de los asfaltos, en nuestro barco, listos para la lucha, firmes ante los más poderosos. Pero últimamente parece ser que nuestros años gloriosos están tambaleándose. Bien por la mezquindad de los bancos, bien por el conservadurismo de la iglesia, bien por la opresión de las fuerzas policiales, bien por la crueldad de los especuladores, o bien por el deseo incontrolable del ayuntamiento por controlarnos a todas nosotras. Bien por ellos o, mal por ellos, deberíamos decir.

Ante todo esto, JAION se presenta como la oportunidad de responder. Abarrotemos las calles de piratas el 26 de abril, ¡y abordémoslas! Ya que, hasta el momento, JAION se ha definido como revolución social, creativa y divertida mediante la ocupación de las calles. Por eso, que no sea tan sólo divertido, que tenga más de dos vertientes, y qué duda cabe este año: en el 11º JAION –y sabemos que 11 son muchos- ocuparemos las calles para llevar a cabo una revolución social, creativa, divertida, y… ¡PIRATA! Abarrotemos, pues, las calles de piratas. ¡Hagámosles frente con pañuelos, parches y patapalos!

Para ello, el barco de todas nosotras zarpará de la plaza Mosku a las 17h. Este año, los tripulantes Tripimonsters llevarán el timón, a través de un camino lleno de tiburones. Después, la fiesta continuará, en el punto de encuentro de los piratas, Lakaxita, con los grupos The Lookers, Apurtu y Luz de Putas. Cuando acabe el concierto, los DJs se encargarán de amenizar la noche, o lo que quede de ella. DJ Göo! y DJ Leku nos harán mover el esqueleto con su música más sofisticada.

Los tiburones que tenemos alrededor piensan que somos piratas malvadas, sucias, y que no tenemos respeto. Demostremos que su palabrería es falsa. Respetémonos entre nosotras, respetemos nuestro entorno.

El barco de Lakaxita marcha a través de los once mares. Lleno de ilusión y color, todas las personas serán bienvenidas a cubierta, con la autogestión por bandera, remaremos con más fuerza si remamos todas juntas.

Jaion 2014

Lakaxita

Kontzertua larunbatean Lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Apirila 5, 2014 - 21:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

kartelaDatorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia).

Etiquetak: 
Lakaxita

“Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra izango da Lakaxitan

Non: 
Lakaxitan
Data: 
Osteguna, Martxoa 27, 2014 - 19:30
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista eta Lakaxita

cartel

Martxoak 27, osteguna, Say Lindell-ek (aktibista soziala, psikologoa eta “La Ruptura sentimental, del amor al duelo” liburuaren egilea) “Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra gidatuko du Lakaxitan.

Humanitatearen historian zehar pertsonen arteko afektua kezka iraunkorra izan da. Mugimendu sozialetan elkar erlazionatzeko moduei buruzko interesa ez da beti nabarmena izan. Tailerrean kolektiboki galdera batzuk erantzuten saiatuko gara: erlazio guztiek jarraibide amankomunak dituzte? Ze erlazio mota existitzen dira? Nondik dator maitasun erromantikoaren ideia? Gure helburu nagusia gai interesgarri honen inguruan jakinmina pizten jarraitzea izango da.

Lakaxita

"Joxean's hil eben" filmaren proiekzioa Lakaxitan

Non: 
Lakaxita
Data: 
Ostirala, Martxoa 14, 2014 - 20:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartel

 Datorren ostiralean, martxoak 14, Joxean's hil eben filma (2013) proiektatuko dugu Irungo Lakaxitan. Arratseko 20etan afari-merienda eskainiko du Lakaxitak, eta ondoren hasiko da proiekzioa. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek egingo dute aurkezpena.

 

 

 

 

Txingudi Anti Sexista

Eraso berria

cartel

Txingudi Anti Sexistatik, Irunen gertatutako erasoa gaitzesten dugu gure indar guztiekin. Berriro ere indarkeri sexista gure kaleetan barna azaltzen da. Ez lukete berri hauek izan behar jendartea sumintzen dituztenak soilik. Indarkeri sexista desagertarazteko borroka etengabekoa izan beharko luke; emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak duten jendartea eratzeko bidean. Eta beldurrik gabe. Martxoak 8aren atarian gaudela, inoiz baino ozenago entzun beharko litzateke feministon ahotsa.

Txingudi Anti Sexista

Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia

fotoTAS (TXINGUDI ANTI-SEXISTA).-  Apaizek, epaileek, jakintsuen biltzarrek, jaungoikoek, legeek, medikuek, ohiturek, estatuek, e.a. egunero zanpatzen digute emakumeoi gure gorputza eta bizitzaren gain erabakitzeko dugun eskubidea, izan beharko genukeen aukera eta borrokatzen dugun nahia, alegia. Gure gorputzak, hauskor, erabilgarri, objektu pasibo gisa hartzen dituzte botere gune politiko, ideologiko zein ekonomikoek. Eta horretarako, estatuek, kapitalismoak, patriarkatuak bitarteko anitz darabilte herrialde anitzetan emakumeon gorputzaren kontrolaren bitartez interes ideologiko (kontserbadoreak: “gure baloreen aurka doa abortua”), ekonomikoak (ezin ditugu doako abortuak onartu) eta ideologikoak erdiesteko. Gure territorioan, gorputzean, aske sentitu ez gaitezen irudikatzen gaituzte…

Lakaxita

Patriarkatuarekin Amaitu

Non: 
Lakaxitan, Irun
Data: 
Larunbata, Martxoa 8, 2014 - 20:00
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista, Irungo Ernai

cartel

Irungo Ernaik eta Irungo Bilgune Feministaren partaidetzarekin animatzen zaituzte Martxoak 8ko jaildian parte hartzera TASen manifaren ondoren kalejira batekin Lakaxitara abiatuko gara eta Afariak eta Kontzertuak izango ditugu.

Lakaxita

S.O.S Temible Lakaxitan

Non: 
Lakaxitan, Anaka kalea.
Data: 
Ostirala, Urtarrila 10, 2014 - 20:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartel

"Garai batean Abya Yala (America) inbaditzera joan zirenen oinordekoa den  Jangoiko moderno, harroputza eta matxista batek   pertsonak  eta herriak   bereganatu nahi ditu  Aurrerapenaren izenean.  Batzuk liluratuak daude berarekin eta bere esklabu bilakatzen dira, baina Herriak argiki ikusten ditu Jangoikoaren asmo zitalak. "

Lan honetan Rakelek, Amaiak eta Beak hartzen dugu parte. Beatriz Cornago eta Espe Lopez zuzendaritza lanetan aritu dira eta ZKA eta Nievese teknika lanetan. Antzezlana euskeraz eta erderaz antzesten dugu. 

Txingudi Anti Sexista

Manifestazio zaratatsua #25N-agatiko datorren astelehen honetan

foto

Azaroaren 25a berriro heltzear da, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako eguna, eta tamalez, berriz ere, salaketa eguna izan behar du. TAS osatzen dugun eragileok berriz ere batu eta egun honetan salaketa kolektiboa egin nahi dugu.

Indarkeria matxista, sexista, emakumeonganakoa... milaka izen ditugu egoera berdinaz hitz egiteko. Baina honek badu bere eragina, izenen dantzan galdu egiten gara, eta indarkeriaren beraren izaera eta sakontasunaz ahaztu egiten gara. Indarkeriak baditu milaka aurpegi, latzenez hitz egiten ibili gara egun hauetan. Zenbat erahildako, zenbat salaketa... jipoiez eta mehatxuez hitz egin dugu. Eta bai, bada errealitate bat, errealitate oso gogor bat. Eta honetaz hitz egin behar dugu, salatu behar dugu eta kalera atera behar dugu, orain arte egiten ibili garen moduan.

Lakaxita

Bajo el influjo del koko

Non: 
Lakaxitan
Data: 
Igandea, Azaroa 24, 2013 - 19:00
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartel“Bajo el influjo del koko” es una radioperformance (Espectáculo sonoro visual) que por medio de un demencial programa de radio, retransmite la aventura de 2 hombres en busca de su sueño, dándole el sentido, contenido e importancia necesaria para convertir su odisea en lo que la sociedad demanda, un novedoso producto, una sangrante diversión, un cruel espectáculo, una impactante ficción que entretendrá y agitará su vida, modificando, dicho sea de paso, su manera de pensar y actuar, pero sin esfuerzos, ya que no exige ni actuar ni pensar."

Lakaxita

Ostiral hontan.... Sekulako Noite Galega! Lakaxitan

Non: 
Lakaxita, Anaka 20, Irun
Data: 
Ostirala, Azaroa 15, 2013 - 20:00
Antolatzen du : 
Lakaxitan

cartelMozorro galego lehiaketa, keimada,  Kafezko likorea, RIveiro(Mariñoren eskutik), empanadak, meigak, olagarroa, SIniestro Total, Boney M.....

Mouchos, coruxas, sapos e bruxas...

Corvos, pintigas e meigas, feitizos das manciñeiras...
CHEGA A NOITE GALEGA!
Lakaxita

Jantoki Punki! larunbatan

cartelLarunbat honetan:

Menu Punkarra

Olivadargh (azeitunazko patea) Pisto-Arrozarekin (un clasico) Bizkotxo Gaztetxeroa Sagardoa/ardoa  Kafea 0,0 L.K. KAFEZKO LIKOREA

8 euro

Lakaxita

III Futbol 4 txapelketa kulturanitza

Non: 
Pinudiko futbol selaian
Data: 
Larunbata, Azaroa 9, 2013 - 09:00
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea et San Miguel, Anzaran eta Pinar Auzo Elkarteak

cartel

4. urtez ospatuko da, Pinudi auzoko kirolgunean, irungo futbol txapelketa kulturanitza, azaroaren 9an, larunbatean. Urtez-urte, kulturartekotasunaren aberastasuna abiaburu izanik eta futbola aitzaki, lan komunitarioaren bitartez gorpuzten joan den egitasmoa dugu. 

Goizean izango dira partidak, eta bazkaria izanen dugu ondoren Lakaxitan. Animatzen zaituztegu txapelketan eta bazkarian parte hartzera. Bazkariari begira, bi aukera daude: etxetik ekar dezakezu janaria prest, edo goizeko 10etatik aurrera etor zaitezke Lakaxitara, dena bertan prestatzeko. Bazkaria doakoa da, noski, denon ekarpenekin beteko ditugu tripak!

Txapelketan izena emateko, idatzi e-mail bat futboltxap@gmail.com helbidera, gutxienez 4 kideko talde batekin. Bazkarirako ez dago izena eman beharrik

Lakaxita

BIDASOA ATTAK!! 2013

Non: 
Lakaxitan
Data: 
Larunbata, Azaroa 2, 2013 - 14:00
Antolatzen du : 
Bidasoak Attak

cartel14:00 Bazkari begetarianoa Aldatsa baratzaren eskutik (tike mugatuak) 8€

18:00 KONTZERTUAK - PUNTUAL!!!!!!!!

  • SACCO
  • KASERNARAT
  • APURTU
  • MISERIA
  • HIJOS DEL FRACASO
  • KONDENATUAK
  • KAOS KOOPERATIV
  • TOCHILKA (Bulgaria)
  • KKZT2P
  • FRAKTURA
  • Kontzertuen ondoren DJ LEKU

Txingudi Anti Sexista

Atzoko kontzentrazioko TAS-eko komunikatua

foto

Txingudi Antisexista.- Tamalez gaurkoan ere hemen elkarikusi behar dugu. Gainera gertu eta bereziki mingarria suertzatzen zaigun kasu batekin. Lehenik eta behin, eraso-erasoak pairatu dituen familiari gure elkartasuna helarazi nahi diogu. Elkartasuna irauli eta horrelako kasuak berriz ez gertatzeko neurriak hartu behar direla esan nahi dugu. 

Txingudi Anti Sexista

Eraso sexista Irunen

Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Data: 
Osteguna, Iraila 5, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
TAS (Txingudi Antisexista)

cartel

Beste behin ere, eraso sexista baten berri izan dugu, gure herrian oraingo honetan.

Txingudi Anti Sexistaren izenean herritarra deitu nahi ditugu horrelako erasoen aurrean ahotsa altxatu dezaten eta horretarako kontzentrazioa deitzen dugu bihar, irailak 5, ostegunarekin, 19.30tan Zabaltza plazan.

 

Txingudi Anti Sexista

TAS Konzetrazioa

Non: 
Zabaltza Plaza
Data: 
Osteguna, Ekaina 6, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
Txingudi Anti Sexista

cartel

Bilbon jazotako gertaeren aurrean, Txingudi Anti Sexista TAS plataformak elkarretaratzera deitu du  indarkeria sexista salatzeko asmoz
Txingudi Anti Sexista

EH BILDU-k TAS-ek egindako deialdiarekin bat egiten du

Emakumeenganako aurkako indarkeriaren kasu berri baten aurrean aurkitu gara Laudion gertatutakoarekin. EH Bildutik argi daukagu hau ez dela gertaera isolatu bat baizik eta sistema patriarkalaren adierazle gordina.

Borroka honetan eragile feministak daukaten indarra babestu asmoz gaur, ostirala arratsaldeko 19.30tan TASek, Zabaltza Plazan deitu duen kontzentraziorarekin bat egiten dugu, jendartea bertara gerturatzeko dei eginez.

Tags: 
Txingudi Anti Sexista

Konzentrazioa TAS

Non: 
Zabaltza Plaza
Data: 
Ostirala, Maiatza 24, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
Txingudi Anti Sexista

cartel

Berri lazgarri batekin gatorkizue. Jakin dugunez, eraso sexista baten ondorioz, emakume bat erail zuten atzo Laudion.

Horren aurrean, TAS (Txingudi Anti Sexista) plataformaren izenean, kontzentrazio batera deitu nahi ditugu eskualdeko herritarrak. Kontzentrazioa, bihar, maiatzaren 24 ostiralarekin, izango da 19.30tan Irungo Zabaltza Plazan.

Txingudi Anti Sexista

Eraso sexista salatzeko kontzentrazioa Hondarribian

Non: 
Hondarribiako San Pedro kalean
Data: 
Osteguna, Apirila 18, 2013 - 19:30
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

cartel

Berri lazgarri batekin gatorkizue. Jakin dugunez, eraso sexista bat izan da asteburuan Hondarribian

Horren aurrean, TAS (Txingudi Anti Sexista) plataformaren izenean, kontzentrazio batera deitu nahi ditugu eskualdeko herritarrak. Kontzentrazioa, bihar