Lakaxita

Lakaxita

Uztaiala eta abuztua. Asteazken kulturalak Lakaxitan

Lakaxita_asteazken_kulturalak.png

Bizitzan zehar, jakin nahiko genituzkeen gauza askori buruz galderak egiten dizkiogu gure buruari, ez da hala?

Jakin-mina dugu, edo agian ez zaigu oraindik sortu, baina hau galdetzen badizut:
Nola eragiten du elikadurak zure osasunean? Ba al dakizu ze gauzak jaten dituzun eta nola sentiarazten zaituzten?

Edo, zer gertatuko litzaiguke genero rolak trukatuko bagenitu? Nik, emakumea, gizonen rola hartuko banu, edo alderantziz?

Politika interesatzen al zait? Puf! Ez dakit argi daukadan, baina beste batzuek hartzen dituzten erabakiek ez al dute nire bizitza eragiten? Nire bizitza sozialean, laboralean, afektiboan, ekonomikoan, kulturalean...

Ondo legoke erantzunak ezagutzea, gainetik bada ere!

Lakaxitan elkartzen garen pertsonen artean, galdera guzti hauek eta gehiago sortatu zaizkigunez, udako egun txepel hauetan, elkar ikusi, zalantzak elkar-banatu eta ikastea otu zaigu. Eta aurrerantzean, zalantza gehiago edukitzen jarraitzen badugu, irailetik aurrera jarraitzeko aukera ere izango dugu.

Hau dela eta, uztailaren 8tik hasita, bi astetik behin, asteazkenetan, arratsaldeko 7tatik aurrera Lakaxitan ikusiko dugu elkar. Pintxoak, poteak, konpainia ona eta maila "amateur"-a izango duten debate interesgarriak, plan ezin hobea!


GOGORATU! LAKAXITAKO ASTEAZKEN KULTURALAK ARRATSALDEKO 7TATIK AURRERA

UZTAILAK 8  - [Hitzaldia] Elikadura eta osasun genero ikuspegi batetik
UZTAILAK 22 - [Kortoa]    Eta zu gizonezkoa bazina eta ni emakumezkoa? edo alderantziz?
ABUZTUAK 5  - [Tailerra]  Trikimailu batzuk jakin nahi al dituzu edozein gailurekin argazki txukunak atera ahal izateko?
ABUZTUAK 19 - [Debatea]   Arrazistak al gara?