Lakaxita

Lakaxita

Jaion Antxeta irratian

jaion2016 Lakaxita gune autogestionatuaren hamaikagarren urteurrenean, Jaion festa antolatu dute, hamahirugarren aldiz. Apirilaren 23an izango da. 17:30etan irtengo da kontzertu ibiltaria Moskutik. La Chula Potra rap abeslaria ariko da kamioian. Ondoren, Lakaxitan izango du jarraipena festak. Han, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zura taldeen kontzertuak izango dira. Gaua luzatzeko, DJ Leire Volta eta Selektah Amunda aiko dira giroa berotzen. Udalak gune autogestionatua ez eraistea erabaki duela ospatuko dute, bide batez. Beñat Muguruza Lakaxitako asanbladako kideak eman ditu xehetasunak. Entzun hemen