Lakaxita

Lakaxita

Gizon topaketa

Non: 
Lakaxita Gaztetxea
Data: 
Larunbata, Martxoa 28, 2015 -
11:00 -tik 13:30 -ra
Antolatzen du : 
Lakaxita Gaztetxea

Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan.

Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.
Gaurkoan proposatzen dizuegun Gizon Topaketa zentzu honetan doa. Giro goxo eta jator batean, matxismoak gutako bakoitzan duen eragin eta ondorioetaz aritu nahi dugu, betiere, modu kolektibo batean, erantzun ahalik eta eraikitzaileenak bilatu nahian arazo hauei.

Horregatik, martxoak 28an larunbatarekin, 11.00tatik 13.30ak arte Lakaxitan ospatuko dugun Gizon Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu.
Animatu!

Etiquetak: