Lakaxita

Lakaxita

Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia

Non: 
Lakaxitan
Data: 
Ostirala, Azaroa 20, 2015 - 19:30

dokumentala

Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen.

Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez.

Ostiral gauerako plan desberdina proposatzen dizuegu, esperientzien trukaketaz eta jaki goxoz beteriko tertulia gozo bat.

Lakaxitak azaroaren 20ean 19:30tan bere omenaldia emango dio Kortxoeneari, animatuko zera?

Etiquetak: