Oreretako 4 gazteen aldeko elkartasun eguna Lakaxitan larunbatean
- 14:00etan bazkaria (7 €)
- 19:30ean kontzertuak: Desira, T.A.D., Patronal Punk, ....
Lakaxita pertsona eta kolektibo ezberdinek autogestionatzen duten gune okupatua da. Gure inguruko gabezia sozial eta kulturaletaz arduratzen gara eta haiei aurre egitea da gure erronka nagusia.
- 14:00etan bazkaria (7 €)
- 19:30ean kontzertuak: Desira, T.A.D., Patronal Punk, ....
BIHOTZ SALATARIA bakarrizketa Lakaxitan ikusteko aukera izanen duzu Martxoaren 19an igandearekin, Iñaki Ziarrusta, Atx teatroko kidearen eskutik. Edgar Alan Poe ipuin ezagunean oinarrituta dago. Ohi bezala 18.00tan pintxo pote egonen da eta 19.00tan ikuskizuna hasiko da.
“Publikoa beldurtzea”. Horixe da Atx teatroaren Bihotz salataria antzezlanaren asmoa, Iñaki Ziarrusta aktore eta zuzendariaren arabera. Baina badaki beldurra eragite konplexua dela, baita barrea eragitea ere, nahiz eta trebezia apur batekin negarra ere eragin daitekeen. Beldurra eragiteko asmoz, Edgar Allan Poeren testu bat aukeratu du Ziarrustak eta euskarara ekarri du. Bakarrizketa bat sortu du, eta bi edo hiru urte barru prestatuko duten beldurraren inguruko ikuskizun handiago baterako hazitegi gisa baliatu nahi du
PANIKO (Orereta- Zarautz HC-Punk)
HOLY NUNS (Orereta Punk-R'n'R)
MALOS TIEMPOS BASTARDOS (Donostia Real Punk)
T.A.D. (Irun Punk-Trash, 90. hamarkadako taldearen itzulera puntuala)
KAOS KOOPERATIV (Irun-Hendaia Punk-HC Lokomotora)
Sarrera borondatezkoa, baina beharrezkoa. Bildutako dirua Lakaxitako konponketa lanentzat izango da.
19:00 Ate irekiera
Martxoaren 8aren harira, 'La Jaula Invisible' antzezlana ikusi ahalko da igandean Lakaxitan. 18:00etan pintxo potea izango da eta 19:00etan antzezlana.
'La Jaula Invisible' El Escondite antzerki taldearen lana da. Mundu hobe baten alde Lilithek historian zehar izandako emakumeen bihotzetatik bidaiatzen du, bakoitzaren ahuldade eta gaitasunak erabiliz emakumeak nola ahaldundu erakutsi nahiaz.
Ostiral mehea ospatzeko, kontzertua antolatu dugu 24ean. Bertan Zozo (Donostia-Usurbil), Katuarrai (Getaria) eta etxeko Pecozza United ('Eszeptizismoaren poltronatik' diska berria herrian aurkezten) taldeek joko dute, 21:30etatik aurrera.
Bestetik, iganderako, hilak 26, bakarrizketa bat eskainiko du JB Pedradas antzezleak. Aurretik egindakoei jarraipena emanez, istorioaren hirugarren ikuspuntua txertatuko du, La Doctora Miguelez izeneko bakarrizketarekin. 18:00etatik aurrera, pintxo-potearekin hasi, eta 19:00etan antzezlanak jarraituko duelarik. Oharra: gazteleraz izango da.
JB Pedradas antzerkilariaren lana gazteleraz
18.00 Pintxo Pote
19.00 Bakarrizketa
TAS.- TAS.- Gaur, Txingudi AntiSexista plataformaren deialdiarekin bildu gara, azken egunetan izandako biolentzia matxistaren erasoak salatu eta kexu egiteko.
Bakarrik 5 egunetan, ondoren adieraziko duguna ikusi behar izan dugu:
TAS.- TAS.- Gaur, Txingudi AntiSexista plataformaren deialdiarekin bildu gara, azken egunetan izandako biolentzia matxistaren erasoak salatu eta kexu egiteko.
Bakarrik 5 egunetan, ondoren adieraziko duguna ikusi behar izan dugu:
Urtea primeran hasteko, proposamen berri batekin gatozkizue 2017 urte hasiera honetan. Altzariak zaharberritzen ikasteko trebeziak partekatu nahi badituzu, aukera ezin hobea duzu hau. Irunen burutuko den altzarien zaharberritze II. Topagunea, Lakaxita gaztetxearen espazioetan.
Izen eman ezazu urtarrilaren 24.a baina lehen besarkadak@emaus.com helbide elektronikoaren bidez edo 943 36 75 34 telefono zenbakian.
Anima zaitez! Partekatu zure ezagutzak eta trukatu guztiokin.
Iparraldeko Prod-k aurkezten du:
- BURNING LADY (Street Punk / FR - Lille):
Burning Lady taldeak street punk genereoa lantzen du. Bere abeslariak genero honetarako ahots ezin hobea dauka. Nahiz eta bere oinarria rock n´roll-a izan taldeak oso ondo nahastu ditu taldeko partaideen influentziak: folk-a, reggae-a, musika melodikoa eta beste hainbat genero. Izan ere, Lilleko laukoteak eboluzio musikal etengabea dauka, hori dela eta, harridura sorrarazten du entzuleetan. Bere kontzertuek energia ikaragarria daukate eta, gainera, edozein publikoen beharrak azetzen dituzte, bai amateurrentzako, bai generoaren publiko klasikoarentzako.
http://www.burninglady.fr/
https://burninglady.bandcamp.com/
- ALERTA GORRIA (Punk Oi! / EH - Arbizu):
Talde honek Punk-Oi! generoa jorratzen du. Arbizuko musikalari hauek, oso gazteak izan arren, urteak daramate bere sumintasuna musikaren bitartez trasmititzen. Bere abesti ezagunenak Etxera, euskal presoen ohoretan, Nafarroa eta Oi! musika dira besteak beste. Boskote honek disko bat kaleratu du jadanik eta gero eta kontzertu gehiagotan parte hartzen du, hori dela eta, etorkizun ikaragarria somatzen zaie euskal musikalari hauei.
https://myspace.com/alertagorria
- KAOS KOOPERATIV (Punk HxC / EH - Irun):
Bikote honek, bata Irungokoa eta bestea Hendayakoa, hardcore punk ikaragarria egiten du. 2007 urtean formatu zen eta denbora honetan lau diska kaleratu dituzte,beti ere beste talde batzuen laguntzarekin, besteak beste: Novi Cvetya eta Kokosha Glav (Bulgaria), The Panki (Errusia), Achtung! eta Arnie et les Chachiz. Bere diskoaz gain, hainbat bildumetan agertzen dira ere, adibidez: Gipunkzkoa, Matxinada, edo Bidassoa Attak.
https://kaoskooperativ.bandcamp.com/
Sarrera norberaren nahitara. Taloak eta patata frijituak etxekoak salgai egongo dira
Hitz hauen bitartez abenduaren 16an, ostiralarekin, Irungo Moskun (a.k.a. Urdanibia enparantza) burutu nahi dugun egitasmoan parte hartzekogonbita luzatu nahi dizugu. FERIYA! alegiya.
Honen helburua kultura askeko eta 2. eskuko produktuei behar duten lekua ematea da. Tradizioz beteriko urtearen azkeneko egun hauetan ematen den ohiturarik haundienari, erosketa konpultsiboei, uko egin eta gauzak beste era batean ulertu eta gauzatu daitezkeela erakutsi nahi dugu.
Osteguna, Abenduak 1, IHESAren nazioarteko eguna izanda, guztioi zuzenean edo zeharka ukitzen gaituen gai honi buruz ikasi eta hausnartzeko eguna antolatu dugu Lakaxitan. Bideo laburmetrail proiekzioa izango dugu, eta ondoren tertulia.
Txingudi Antisexista.- Gaur, Txingudi AntiSexita plataformaren deialdiarekin bildu gara biolentzia matxista desagertzeko nazioarteko eguna dela eta. Eta gaur, urtearen egun guztietan bezala ozenki esan nahi dugu ASKI DA!
Datorren Azaroak 29a, arratsaldeko 17:30tatik aurrera Emaus-ekin batera antolaturiko tailer gozatzen ikasteko aukera edukiko dugu. Altzarien berreskurapenerako ditugun jakintzak partekatuko ditugu, eta elkarrengandik ikasiz desberdinen arteko, elkar-lan eta konfiantza harremanak eraikiko ditugu.
Plaza mugatuak izango dira beraz, parte hartu nahi izanez gero besarkadak@emaus.com era idatzi lehen bait lehen! edo 943367534 an
Azaroak 19, larunbata, EKTn, Txingudiko Kontsumo Taldearen aurkezpena eta babarrunada. Txartelak Hazia eta Aian salgai!
Begano tailerrak berriz egiten hasiko gara asteazkenero 18:30tan Lakaxitan.
Hona hemen heldu den asteetan egingo diren errezeten planninga:
- Azaroak 9: Seitana
- Azaroak 16: Paella beganoa
- Azaroak 23: Olo albondigak
- Azaroak 30: Borraja intxaursaltsarekin
- Abenduak 7: Barazki tenpurak
- Abenduak 14: Falafela
Abisatu etorriko bazara hemen: lakaxitabegano@lists.riseup.net
Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorrian PSOEren egoera, kontrabandoa eta munduko hizkuntzen egoera izan dugu hizpide. Jarraian eguneko elkarrizketa nagusian Iune izan dugu gurean, berak Hackmeeting-aren inguruan mintzatu zaigu, Zer da? Non egingo dute? Azken txanpan Iragorrik Catalunya-ren egoeraz mintzatu zaigu. Gaurko esaldia "Sozialistak ez dira hiltzen, erein egiten dira"
https://static.antxetamedia.eus/media/blobs/2016-10-26%20Ezker%20Gantxoa.mp3
Heldu den asteazkenean, 26, 19tan Lakaxitan gelditu gara antolatzen hasi nahi diren sukaldaritza begano tailerrei buruz hitz egiteko. Hurbildu interesa baduzue.
Urriaren 25ean, 20:00tan kontzertua izango da Irungo Lakaxita gaztetxean. Triple X eta Zotz! ariko dira zuzenean.
TRIPLE X (Kolonbia)
Bogota hiritik punk rock azkarra. Leonor SS edo Siniestro Total taldeen orditan
ZOTZ! (Irun)
Apurtu taldean ibilitako musikari batzuk martxan jarritako banda berria. Musikalki 77'ko punka jorratzen dute.
Lakaxitatik, urria feminista bizitzeko proposamenarekin gatoz berriz!
Kasu honetan, "Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz" tailerraz gozatzeko aukera edukiko dugu Jaime Altuna antropologoarekin. Bertan, parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraikitzeko eta bizitzeko moduez solastuko dugu, eta bereziki hau gizonen ikuspegitik nola ematen den.
Asteartean, urriak 18, kontzertu akustikoa bikoitza izango dugu Irungo Lakaxitan. Stef Ketteringham musikari ingelesa nazioarteko bira betean murgilduta dago, eta geldialdia egingo du Irunen, bere bakarkako lehen diskoa aurkezteko. Shield Your Eyes taldeko gitarjole eta abeslaria Frantzian barrena ibili ondoren Euskal Herrira iritsiko da, eta hau izango da haren lehen emanaldia. 20etan hasiko da kontzertua Physis versus Nomosek talde donostiarrarekin, ondoren pikatzeko zerbait eskainiko du Lakaxitak, eta 21:30ean joko du Stef Ketteringhamek. Kontzertua doakoa izango da.
Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz.
Lakaxitaren kurtso hasiera honetan feminismoa izango dugu ardatz. Fresnesen dauden emakumeen erakusketa batekin hasiko dugu gaur Urri feminista, eta jarduera desberdinak egiten joango gara hilabete osoan zehar, tailerrak, dokumentalak, eta aurrerago komentatuko dizkizugun jarduera gehiago.
Komunikazioa norbanakoa gainditu eta komunitatera salto egiteko ariketa dela zioen Raymond Williamsek. Isolamenduak ekar dezakeen alienaziotik kolektibora saltoa, nortasun kolektiboak, gu-ak eraikitzeko oinarrizko mugimendua. Arteak, ezbairik gabe, komunikazio ariketa estetikoenak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna. Bihurrikeria koloretsu eta aurretik imaginatu gabeko lerro marren dantzaz, ahoskatu ezin daitekeena entzunarazteko bertutea. Astelehen honetan, hilak 8, kontzertua izango dugu Lakaxitan. Honako taldeek joko dute: Txingudi Anti Sexistatik Irun eta Hondarribiako herritarriei deia luzatu nahi diegu. Asteartea 5 arratsaldeko 19.30tan Zabaltza plazan Irunen eta Ibarran emadako erailketak salatzeko. Gipuzkoa Zutik! Lakaxita zutik! #BizitzaDaHandiena Ekainak 18an, larunbatarekin, bi talderen emanaldiak izango ditugu Lakaxitan. Gune askea den Lakaxita, Anaka eta San Miguel artean gelditzen denSancheskiko landa gunearekin batera, Irungo konglomeratu urbanoanbizirik mantentzen den irlatxo berderik handiena da. Erdigunetik gertu,auzoko birikak diren honetara oinez gerturatu gaitezke. Aire garbiazgain, lasaitasuna, ikuspegi politak, aroma naturalak, zuhaitzak,landareak eta gune irekiak eskaintzen digute. Datorren asteburuan, hainbat mugimendu sozial zein sindikalek antolaturiko Txirrinka Ekimenean argi eta ozen esan nahi dugu “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!”. Txirrinka Hendaian hasiko da ostiralean, maiatzaren 20ean eta Bergara-Angiozarren amaituko da 22an Euskal Herrian zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.
Zeini dagokio matxismoaren aurkako borroka? Erantzunak argia ematen du, guztion kontua da, gizon zein emakume. Baina, zer egiten dugu gizonek zehazki matxismoaren aurrean? Zer gure gizontasun eredu patriarkal hegemonikoa eraldatzeko? Denbora bat bada, galdera hauen eta beste batzuren bueltan, gizon talde txiki bat hausnartzen gabiltzala. Baina uste dugu, ez dagoela iada aitzakiarik, mugitzea tokatzen zaigula ezartzen zaigun, eta guk egunero birproduzitzen dugun gizon eredu hetero-patriarkala aldatzeko. Badela garaia, gizon izate hutsagatik jaso ditugun zenbait pribilegio ezbaian jartzen hasteko. Jendarte parekide baten bidean, gizonen partetik urrats argiak ematen hasteko.
Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, Lakaxitako kide Dornaku Lanzekin hitz egin dugu. arunbat honetan, apirilak 9, punk kontzertua izango dugu Lakaxitan, 20:00tatik aurrera. Joan den ostegunean, martxoaren 17a, Lakaxitako asanbladako eta bertako erabiltzaile garen elkarteetako 4 kide, Hirigintza saileko zinegotzi-delegatua den Xabier Iridoyrekin eta Hirigintza saileko arkitektu burua den Mikel Gargallorekin elkartzeko aukera izan genuen. Martxoak 20 igandearekin Irungo Lakaxita gune berde liberatuak ondoko gonbidapena luzatzen dizu: Pintxo pote 18.00tan Bakarrizketa 19.00tan. Lakaxitako kideok San Miguel-Anaka hiri antolaketa berezian dugun lekua edo hobe esanda, leku eza salatu nahi dugu. Izan ere, San Miguel-Anaka hiri antolaketa plan bereziaren lehen proposamena 2012an onartu bazen ere, eta bigarren moldaketa aurreko ostiralean baietsi, Anaka kaleko 20 zenbakian kokatzen garenok ez dugu inolako informaziorik jaso urte guzti hauetan zehar, ez eta are gutxiago ere proiektuaren nondik norakoetan gure integrazioa edota kontsiderazio hutsa bilatu. Hirugarren aldia da Magda gurera datorrela lodifobiari buruzko laketa egitea. Oraingoan, "STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburua aurkeztera dator Lakaxitara. Liburu hau, diskriminazio gordofobikoari buruzko eta internet sarean gauzatzen ari den aktibismo lodiari buruzko sarrera labur bat da. Liburuan Magda Piñeyro idazleak, Stop Lodifobia plataformaren sortzaileetako bat, lodifobia definitzen du, jokaerak, balizko oinarri eta zapalkuntza mekanismoak definitzen ditu. Lodifobia gorputz zapalkuntza bat denez, emakumeoi batez ere eragiten diguna, publikazio honetan borroka antilodifobikoaren eta borroka feministaren artean sortu daitezken debate, zalantza eta aliantzak ere planteatzen dira. Lakaxita, Irungo Gune Bertde eta Askeak antzerki ihardunaldiekin jarraiten du. Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna. Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak. Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa. Lan erdia egina dugu jada, baina zailena geratzen zaigu oraindik: jasotakoari forma ematea. Horrexegatik animatzen zaituztegu otsailaren 11an 18.30tan Lakaxitan egingo dugun dokumentalaren proiekziora, baita ondoren egongo den eztabaidara ere. ANIMATU!!
Zer da TTIPa? Ze ondorio izan ditzake Euskal Herrian? Nola egin aurre? Galdera ahuek eta beste hainbat argitzeko datorren Otsailaren 16an hitzaldia izango dugu Lakaxitan 19:00tatik aurrera Askapena-ko kide den Julen Zulaika-ren partez. Iepe!! Gaurkoan Lakaxita-ren kaleratze arriskuaz mintzatu gara bertako partaide den Iune Trecet-ekin. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo-ren egoeraren berri izan dugu jarraian. Esan Ozenki atalean Ernai-ko Aratz izan dugu beraien berri emanez. Gaurko esaldia "Nire oinarri ideolagikoen esklabu bizi nahi dut, eta ez gizonena" http://antxetamedia.info/recordings/programs/2016-01-28-ezker-gantxoa/ Mindtrap, Indidxabak eta Innputt taldeek joko dute, 21:00etatik aurrera. Trintxerpe, Pasaia eta Irungo musika taldeak dira. Eskenatokietatik gertu elkartzen dira normalean eta bazen garaia kontzertu bat elkarrekin emateko. Estilo aski desberdinak eskainiko dizkigute larunbateko emanaldian, doinu metaleroak, heavyak, baina baita rock alternatiboa edota kanta poperoagoak. Innputtek soinu elektronikoekin eta atmosferarekin jolasten du, Mindtrapek Rockaren limiteak kuestionatzen ditu, nahasketa bitxiak eginez eta Indidxabakek adierazpenaren indarra jarri nahi du agerian bere kantuen bitartez. Sarrera 3€. Lakaxita, eremu libre eta askeak hasiera arrakastatsua eman zion igandean udaberri osoan zehar eta ekainerarte iraungu duen antzerki zikloari. Ia berrogei lagun hurbildu ziren Lakaxitara eta exerleku guztiak bete ziren. Lakaxita, Irungo gune berdea eta askeak antzerkia eta musikaren emanaldira gonbidatu nahi zaitu. Lakaxita, Irungo gune berdea eta askeak antzerkia eta musikaren emanaldira gonbidatu nahi zaitu. "Identidade sexuala ez da haragiaren egi prediskurtsiboaren espresioa, gorputzean gertatzen diren genero praktiken berrinskripzioaren ondorio baizik." Kaixo entzuleok!! Gaurkoan saio berezia ekarri dizuegu, asteazkenenero bezala Lakaxitan asteazken kulturalak izaten dira eta gaurko honetan bertan izan zen mahaingurua ekarri dizuegu. "Herri komunikabideen mahaingurua" egon zen eta bertan partaide Topatuko Dornaku, Angula Berriako Mariano, Zintzilik irratiko Onorio eta Ezker Gantxoko kideak egon ginen. Saioa Gazteleraz eta Euskaraz dago. http://antxetamedia.info/recordings/programs/2015-12-03-ezker-gantxoa/ Lakaxitako Asteazken Kulturalak, 18:30tan.- Badakigu asteazkenak egun txepelak izaten dira, sustantzia gabekoak. Ostegunak asteburuaren bezpera dira eta ostiraletan aisian murgilduak egoten gara. HILABETEKO LEHENENGO ASTEAZKENETAN HITZORDU BAT DAUKAGULA GOGORATU ZAITEZ Datorren larunbatean, azaroak 28, Irungo Lakaxita Gaztetxean Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa ospatuko dugu. Lanean burubelarri ibili garen azken urte honetan gure irakurleek euren maitasun eta gorrotoa adierazteko utzi dizkiguten komentarioen erantzun bezala festa hau antolatzea erabaki dugu. Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen. Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez. Ostiral gauerako plan desberdina proposatzen dizuegu, esperientzien trukaketaz eta jaki goxoz beteriko tertulia gozo bat. Lakaxitak azaroaren 20ean 19:30tan bere omenaldia emango dio Kortxoeneari, animatuko zera? Egun gutxi dira Kortxoenea gaztetxea eraitsi zutela, baina Kortxoeneako bihotzak aurrera jarraitzen du, irautea sortzea delako eta ametsak sortzeko prozesua ez delako lau pareten artean gelditzen. Kortxoenearen bihotza ekarri nahi dizuegu Lakaxitara, "Irautea sortzea delako" dokumentalaren bitartez eta Grosetik datozen bi kideren esperientziak entzunez. Ostiral gauerako plan desberdina proposatzen dizuegu, esperientzien trukaketaz eta jaki goxoz beteriko tertulia gozo bat. Lakaxitak azaroaren 20ean 19:30tan bere omenaldia emango dio Kortxoeneari, animatuko zera?
Bizilagunaken laugarren edizioa datorren azaroaren 22an ospatuko dugu. Igande horretan eta ordu biak inguru, Euskal Herriko hainbat etxek ateak zabaldu eta harrera egingo diete Bizilagunei, bertako nahiz lurralde hau bizitzeko aukeratu dutenei. Ekimen sinple eta konkretu honek aurreko hiru edizioetan ongi erakutsi du modu eraginkorra dela pertsonak hurbildu eta ezezaguna zaigunari buruzko aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko. Maiz ezezagunak zaizkigun eta bizi garen gizartea osatzen eta aberasten laguntzen diguten atzerritarrei buruzko uste okerrak edo mugatuak desegiteko aukera aparta da Bizilagunak. Atzerritarrentzako, bertakoengana hurbiltzeko parada. Berriz ere, familia euskaldun eta atzerritarrek beren etxeko ateak zabalduko dituzte bazkari berezi eta ezberdina partekatzeko. Aurten, gatazka eta gaizki kudeaturiko mugek eragiten duten dramaren aurrean eta gogo handiagoz posible bada, Euskal Herria helmuga baino, harrera lurraldea dela aldarrikatuko dute Bizilagunek. Hori baita Bizilagunak, elkarrekiko errespetua eta ezagutza, elkarren ondoan baino, elkarrekin bizitzeko asmoa. 2015ean SOS Arrazakeriaren ekimenaren bat egingo dute Euskal Herriko hainbat udal, erakunde eta elkartek: Donostia, Errenteria, Hernani, Tolosa, Irun, Eibar, Pasaia, Arrasate, Getxo, Barakaldo, Basauri, Gasteiz... zerrenda irekia dago eta hazten jarraitzen du. Laugarren urtez jarraian, bertako eta atzerriko familia batek mahaia eta otordua partekatzeko ekimena sendotzen doa. 2014an, 230 familiak hartu zuten parte Euskal Herrian. Askotariko familiak: maitasuna edota adiskidetasuna, bizitza partekatzen duten pertsonak. Beraz, aurten ere, familiaren moldaera zabal eta inklusiboa. Askok, bereziki atzerritarrek, hemen familia berriak, laguntza sare eta harremanak, eratzeko aukera izan dute maiz ezin izan baitute euren familia oraindik bertaratu. Jakingura, beste pertsona, kultura edo errealitateak ezagutzeko nahia duen edonork. Gonbidatu edo gonbidatzaile moduan. Dinamizatzaile bezala ere badago parte hartzeko aukera. Dizamizatzaileek antolaketan ere parte hartzen dute, familiak aurkeztu eta bazkal egunean, beharko balitz, giroa gozatzen lagunduko dute. Eta bazkarian parte hartu noski! Oraingoz, ez da erreklamazio orririk eskatu duen mahaikiderik izan. Aldiz, menua, jantokia eta konpainia ezin hobea izan direnaren kritikak baino ez ditugu jaso. Parte hartzeko sosracismobizilagunak@gmail.com besterik ez dago. Iaz, mila lagunetik gora izan ziren Bizilagunak. Aurten, egun berean, azaroak 22, Txekia eta Portugalen ere Bizilagunakekin bat egingo dute hainbat etxetan. Eta urtero bezala, Bizilagun guztiok elkartuko gara datorren abenduaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzikian Gipuzkoa Solidarioa ospatzeko. Baina horretaz aurrerago kontatuko dizuegu, aurten berezia izango baita. “Beste herrialde bateko norbaitekin bazkaltzeak asko eman diezazuke etxetik mugitu gabe”. Vanessa “Bizilagunak ekimen zehatz eta sinplea da aurreiritziak desegin eta pertsonak hurbiltzeko”. Felix “Bizilaguna da hemen nago, halakoa naiz eta zurekin partekatu nahi dut”. Mireia “Errespetua eta elkarbizitza Bizilagunak bezalako ekimenek lagundurik emango da”. Luis “Bizilagunak elkartasuna da”. Txemi “Ni beti nago jendeari etxea zabaltzeko prest” Firuza “Esperientzia aberasgarria, oso. Dudarik gabe”. Maite “Oso sinple eta atsegina”. Izaro “Janari, solasaldi eta lagunak konpartitu eta besteengandik asko ikasteko igandea” Marra Groseko Kortxoenea gaztetxea desalojatu eta eraitsi egin dute. Hori nahikoa ez, eta ertzaintza hau salatzeko ategorrietan errepidea moztu duten gazteei oldartu zaie. Ostegun honetan, hilak 29, hitzaldi arront interesgarria jasoko dugu Lakaxitan. 18:30etan, Lleidako bi gaztek bertako espetxe batean gertatutakoak izango dituzte izpide. Honen ostean, 20:00ak aldera, Trikosis nazioarteko taldearen kontzertua izango dugu. Kaixo!! Berririo ere zuekin gaituzue, gaurkoan bi gai nagusi izango ditugu gurean, batetik Lakaxitak antolatzen dituen asteazken kulturalak ekarri dizkizuegu Iune elkarrizketatuaz, bestetik Ekonomia sozialaz mintzatu gara Ibairekin. Gaurko esaldia "Estatua burgesiaren arazoak gestionatzen dituen komite bat da" http://antxetamedia.info/static/media/medias/2015-10-22_Ezker_Gantxoa.mp3 ALTERNATIBA BADAGO, HEMEN ETA ORAIN! Asteazken Kultural berri batekin gatoz berriz. Bihar, urriak 14, arratsaldeko zazpitan Hondarribiko Gazte Xaian (Puntaleko eskola zaharrean), Irungo Lakaxitak eta Hondarribiko Gazte Xaiak elkarrekin antolatzen dituzten Asteazken Kulturalen barnean, Erletxearen eskutik hitzaldia egongo da. Erletxea, Laguntza sozialetarako informazio bulego alternatiboa da eta hitzaldian Gutxieneko Errentatik hasita Oinarrizko Errentara arte hitz egingo da, Euskal Autonomi Erkidegoan egun dauden laguntza sozialetaz informatuz. QGIS (informazio geografiko sistema) Dohan izango dira. GIMP-INKSCAPE (diseinu programak) Dohan izango dira. Dohan izango dira. Bertsoa eta sexua nahasten duen ikerketa hasi ginen orain dela pare bat urte. Ondorioak positiboak izan arren, bigarren saiakera berri batekin gatoz. Informazio faltaren aurrean ez zaitez eskubide gabe gelditu. Berdinen oinarrizko errenta. Hizlaria: Erletxea. Informazio eta agitazio soziala. Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra Kaleratzeak Stopen eskutik. Ekarri zure hipoteka! Lakaxita.- Uda honetan oporretan zoazela eta argazki txukunagoak egiten ikasi nahi duzula lagun eta familiari erakusteko? LKXT koop.- Ekonomia sozial eraldatzailea bultzatzeko espazioa den LKXT koop aurkeztu genuen orain hilabete batzuk. Ordutik, zenbait kooperatiba martxan daude bertan, hitzaldiak eta formakuntzak antolatu dira ere eta ekintzaile sozialen sarea osatzen hasi gara. Bizitzan zehar, jakin nahiko genituzkeen gauza askori buruz galderak egiten dizkiogu gure buruari, ez da hala? Ongi igaro al dira Yrungo jaiak? Dagoeneko nekeak alde batera utziak izango dituzuelakoan, kontzertu eder bat antolatu dugu Lakaxitan uztailak 4rako (larunbata), jaiak amaitzeak ez baitu esan nahi etxean giltzapetu behar dugunik! - Funtzionatu ez duten orain arteko neurriez gain, zer gehiago egingo zenukete Irunen euskara gehiago entzun dadin? Datorren larunbatean, maiatzak 9, debate politikoa Lakaxitan, 19:00etatik aurrera. Aldaketaren alde dauden hiru alderdietako (Sí se puede Irun, EH Bildu eta Irabazi Irun) alkategaiak izango ditugu gurean. Ikus-entzuleek galderak egiteko tartea irekiko dugu debatea eta gero. Ondoren, luntxa eskainiko du Lakaxitak denontzat. Lakasitaren okupazioaren 10 urtebetetzean Jaion Zirikus Bidasoaldera iritsi da: Erle Lakaxitianak, jostalariak, jatorrak, euskaltzaleak eta zirikatzaileak desfilearen aurrean dihoaz. Lakaxitaren antzerako eremuetan, non natura eta sormena batzen diren, loreen nektarra xurgatzen dute erleek, egitasmo herrikoiak eta sortzaileak eraikitzeko loreztia erregai bilakatuz. Erleek elikadura burujabetza eta kulturaren autojestioa bermatzen dituzten ekimen aurrerakoiak barreiatzen dituzte Bidasoalde osoan zehar Herri Ziztaden bitartez. Azken hauek herritarrontzako eztitxuak diren neurrian mingotsak dira udalarentzat.
Sexu-Anistasuna Lakaxitan
Gaurkoan kamioi ibiltariaren berri eman dugu, JAION!!!!, alegia, eta horren ostean KITZIKAN sexu askapenerako mugimenduko kide batekin egondu gara solasean. Euskararen defentsan geure ezker gantxoa Idoia Mendiarentzat. http://antxetamedia.info/recordings/programs/2015-04-09-ezker-gantxoa/ Iepe!! Gaurkoan zuekin Hiritik At-eko Miren Lantz izango dugu eta LakaxitaKoop-en inguruan hitzegingo digu. Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleak-eko kideak pasaden astean eginiko mobilizazioen balorazio egingo digu. Aio!! http://antxetamedia.info/recordings/programs/2015-03-26-ezker-gantxoa/ Matxismoa jendarteak birproduzitu eta aldi berean pairatzen duen fenomenoa da eta ondorio latzak ditu emakume zein gizonengan. Aurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dizuegu: LKXT KOOP. Txingudi Anti-Sexistak Asun Casasola ipuin lehiaketa antolatu du: Gaurkoan, horren aldeko ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Otsailak 7an izango da Lakaxitan, arrastiko 19:00etatik aurrera, eta Edipotoa, Nagore Legarretaren argazki liburuaren aurkezpena ikusgai izango dugu. Ondoren, pinxto goxoak eta musika bikainaz gozatzeko aukera izango da. Lortzen den dirua Asun Casasola ipuin lehiaketaren sariak ordaintzeko izango da. Erailketa bikoitza batek bildu gaitu gaur hemen. Biktimak bi emakume izan dira: Mari Luz Alejo, 58 urtekoa, eta bere ama, Amelia Rodriguez, 88koa. Berriz ere zoritxarrez, eta aurten ez dakigu zenbatgarren aldiz, Irunen emakume batek jasan duen eraso baten berri ematera gatoz. Pasa den azaroaren 30ean gertatu zen erasoa. Datorren larunbatean, azaroak 15, Irungo Lakaxitan ospatuko dugun jaialdiaz informatzeko idazten dizuegu. Jardunaldiak barru "Pakea eta Giza justiziaren inguruko prozesuak" Lakaxitak, Kabigorrik, Pausumediak eta Mundurat-ak antolatua Hizlaria: Aitziber Blanco (Lokarri) Jardunaldiak barru "Pakea eta Giza justiziaren inguruko prozesuak" Lakaxitak, Kabigorrik, Pausumediak eta Mundurat-ak antolatua Jardunaldiak barru "Pakea eta Giza justiziaren inguruko prozesuak" Lakaxitak, Kabigorrik, Pausumediak eta Mundurat-ak antolatua Zuzendaria: Unai Aranzadi
Laburmetraia: SUBCONTRATADOS
Atzo goizaldean, Hondarribiko San Pedro kalean eraso sexual bat gertatu da. Hemezortzi urteko gazte batek, emakume bati, ebatsi eta bortxa ahalegina egin dio. Datorren larunbatean, Ekainak 21, beste bits&bits bat antolatuko dugu,
Irungo Lakaxita gaztetxean, oraingoan. Honakoan RaspberriPyarekin
jolasten ibiliko gara, kontsola bihurtuko dugu eta eskilaretako piano
eder bat muntatuko dugu, primeran pasatzen dugun bitartean, animatu eta
pasa zaitez! El sábado 21 de Junio se ha organizado una nueva edición del bits&bits,
en el gaztetxe Lakaxita de Irun. En esta ocasión vamos a katxarrear con
las RaspberriPys, las vamos a convertir en una consola de videojuegos y
vamos a hacer un piano de escalera, anímate y pásate! BURUGABETIK JARDUNALDIAK
BURUGABETIK JARDUNALDIAK By Irungo Hitza on 2014/04/26 in Aisia Euriak ez du Jaion 2014 oztopatzea lortu eta pozik atera dira gazteak kaleak abordatzera. Gaztetxean jarraituko du festak gau osoan zehar, hala ere, kontzertuak barrualdean egingo dituztela jakinarazi dute gazteek. Artikulu osoa ikusteko: Jaion Hitzan Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin! Aizpea Amasek idatzia Oarsoaldeako eta Bidasoko hitzan (2014/04/07) Okupazioaren gaineko estereotipoak apurtu zaizkio Juanmi Gutierrez zine zuzendari errenteriarrari bere azken lanean, Ateak zabalduz dokumentala. Ikusleei ere gauza bera gertatzea espero du; alegia, mugimendu horri ixten dizkieten ateak irekitzea, aurreiritziak apurtuz. Gutierrez Lezoko eta Oiartzungo okupazioan zentratu da lanean, eta Donostiako kasua ere aztertu du. Lezoren kasuan, Txerrimuño eta Lobato etxe okupetako jendearekin bildu da, eta Oiartzuni dagokionez, Arditurriko mehategietako etxean, Goiko Eskolan, Mosan eta Urkabe Baitan izan da. Motibazioa ezagunak ez diren kolektibo eta taldeei hitza ematea izan dela adierazi du Gutierrezek: «Estereotipoen erruz, bakarrik alderdi bat ezagutzen da, beraiek daukaten ideologiatik aldentzen dena». Azken lanetan kolektibo horiek ezagutarazten aritu da zuzendaria, eta ildo horri jarraituz, okupazioarekin topo egin du: «Oso gutxi ezagutzen nuen kolektiboa zen, eta batez ere aurrean nituen estereotipoen prismatik bakarrik ezagutzen nituen: indarkeria, drogak…». Dokumentala hasteko, lehenik eta behin, Lezoko Txerrimuñorekin jarri zen harremanetan, 30 urteko ibilbidea duen eraikin okupatu batek aztertzea merezi zuela iritzita. Hortik hasita, konturatu zen etxebizitza okupa gehiago bazeudela inguruan, eta hala zabaldu zuen bere esparrua bi herri horietara. Txerrimuño bezala, Arditurriko mehatzetako etxe okupatuan bizi direnek ere 1970eko hamarkadako ideologia dutela azaldu du Gutierrezek. Gaur eguneko okupazioarekin alderatuta, duela 30 urtekoa ezberdina dela iruditzen zaio: «Atzean dagoen ideologia ezberdina da, baita motibazioak ere». Gaur egungoa praktikoagoa dela deritzo, etxebizitza ez izatearen egoerari aurre egiteko egiten dela okupazioaren alde. Garai hartan oso mugimendu indartsua izan zela azaldu du Gutierrezek, baina denborarekin nabarmen egin zuela behera. Egun, ordea, indartzen ari dela uste du. 1970eko hamarkadan iritsi zen mugimendua Euskal Herrira, batik bat Alemania eta Ingalaterratik. Atzean, ideologia bat zeukala jakinarazi du Gutierrezek: anarkismoa. «Ideologia hori oso indartsua izan zen hemen 1936ko gerraren garaian, baina frankismoan erabat zapaldua izan zen. Edozein modutan, ezkutatuta mantendu zen». Duela 30 urte piztu zen, eta zenbait iniziatibetan gauzatu zen, etxe okupatuetan, kasu. Gutierrezek zehaztu du ideologia oinarrian anarkista izan arren, Euskal Herriko errealitatera moldatua zegoela. Oso ideologia irekia zela gaineratu du, eta egungoak izan daitezkeen bizimoduetan aplikatu daitekeela: ekologismoa, emakumearen askapena, antimilitarismoa, hizkuntzaren defentsa… «gizakiaren sustraietara jotzen du, naturarekin duen harremanera». Egun indarrean dauden baloreak dituela ere gaineratu du. Etxe okupatuei ere erabilpen ezberdina ematen zaiela azaldu du Gutierrezek: batzuk, gaztetxea edo gizarte zentroaren zentzua dutenak; alegia, etxebizitza bat lotuta ez dutenak; eta besteak, berriz, bizitzeko okupatzen direnak. Bizitza eraikinean bertan egiten dutenei dagokienez, oro har, ez dela horietan jende asko biltzen jakinarazi du. Zine zuzendariaren arabera, garai ziklikoak izaten dituzte, eta oro har, euren bizitza bi urtera-edo mugatzen dute: «Etorkizun ezaren ideia punka dute; ez dute etorkizunik lanean, ez etxebizitzan…». Bi urterako etxebizitza badute euren bizitza «konponduta» dutela iritzi dio Gutierrezek, «eta gero aurkituko dute beste zerbait». Utopiaren ideia ere nabarmendu du, eta bizitzari aurre egiteko «pentsamolde egokia» dutela uste du: «Oso irekiak dira, eta kolektibo guztiak onartzen d ituzte, eurena bezalako bizimodua ez izanagatik ere». Gutierrezek berak bezala, okupazioarekiko estereotipoak duen jendea badela iritzi dio, eta batez ere, adinekoen artean: «Oporretara joatean etxea utzi, eta bueltatzerakoan etxea okupatuta aurkitzea esan nahi duela uste dute batzuk». Hala, dokumentalak belaunaldi zaharrenak harrituko dituela uste du. Berari, esaterako, aurretik zituen aurreiritziak «banan-banan iraultzen» joan zaizkiola esan du: «Eurekin bakeak egiteaz gain, oso oinarri baliotsuak ikusi ditut». Esaterako, etxe jabeekin akordioak izateak harritu duela ere esan du: «Normalean, akordioren bat lortu edo kontraturen bat sinatzen dute urte zehatz batzuetan bizi daitezen, eta denbora horretan etxea zain dezaten. Jabeak ez du inoiz etxearen jabetza galduko, baina trukean okupek zainduko dute etxea, edota baratzeak». Nolanahi ere, okupek ez dutela zertan etxebizitza doakoa bilatzen esan du, baizik eta gehiegizko alokairuak eta bestelakoak bultzatzen dituen sistema iraultzea baizik. Zentzu horretan, etxebizitzarik izan ez ala bai, baina ematen diren etxe kaleratzeak ikusita, argi du irtenbide bat izan daiteekeela okupazioa.
Lezoko Txerrimuño etxe okupatuak 30 urte ditu.
Lezoko Txerrimuño etxe okupatuak 30 urte ditu. Giza eskubideen zinemaldian izango da ‘Ateak zabalduz’ Gaurtik hasi eta hilaren 11ra bitartean izango da Donostian martxan Giza Eskubideen Zinemaldia. Hain zuzen, ekitaldi horren barruan estreinatuko du Juanmi Gutierrez zuzendari errenteriarrak Ateak zabalduz dokumental berria. Zehazki, hilaren 10ean (osteguna) egingo dute pasea, 19:00etatik aurrera, Viktoria Eugenia antzokian. Dokumental horretan Lezo eta Oiartzungo okupazioarekin lotutako pertsonen testigantzak bildu ditu. 89 minutuko lana da.
Oiartzungo Arditurriko etxe okupatua.
Oiartzungo Arditurriko etxe okupatua. Gutierrez ez da izango Oarsoaldeko ordezkari bakarra zinemaldian, Ander Iriarte oiartzuarrak Echevarriatik Etxeberriara. Oiartzun: Indarkeriarekin bizi izan den herri baten kronikak lana aurkeztuko baitu. Oiartzunen, ezker abertzalearen inguruan izan diren indarkeria mota ezberdinak aztertuko ditu lan horrek.
Iune Trecet Okupazioaren adibide berrietako bat da Irungo Lakaxita gaztetxearena. 2005. urtean okupatu zuten Anaka auzoan dagoen eraikina, eta gaur egun hainbat eragileren elkargune da. Bertako kide da Iune Trecet (Donostia, 1985). Lakaxita egungo Irungo gaztetxea da, okupatua izan zen eraikina. Nolatan eraman zen aurrera okupazio hori?
Talde bat zegoen Irunen, Gazteak Bizirik deitutakoa. Bertan gazteei lotutako gauzak lantzen zituzten. Ikusi zuten gazteak geroz eta gehiago ari zirela sartzen lokaletan; alegia, zerbait indibidualean eta ordainpekoan, eta era berean, ez zirela euren artean erlazionatzen. Hala, erabaki zuten Irunen gaztetxe bat sortzea. Lehenengo pausoa izan zen udalarekin hitz egitea, eta erantzuna izan zen ezin zela ezer egin. Aukeratu zen bidea okupaziorena izan zen. 2005ean okupatu zuten. Zergatik Lakaxita?
Hainbat leku aztertu ziren. Cerillas okupatu zen, baina ordu batzuetara desalojatu zuten. Etxe hau aurkitu zuten, kooperatiba batena zena. Jabeekin hitz egin genuen, eta erantzun ziguten ez gintuztela babestuko, baina ez zutela ere ezer egingo gure aurka. 2006. urtean epaile batek aurrebistara deitu zituen Lakaxitako bi kide, eraikinaren jabeek salatu gintuztelakoan. Baina jabeek, epailearen aurrean, udaltzainen presioen ondorioz jarri zutela salaketa esan zuten. Informazio horrekin eta herrian gizarte lana egiten genuela zehaztuz, kasua artxibatu zuten. Zein funtzio betetzen du gaztetxeak?
Hainbat eragile elkartzen gara bilerak eta jarduerak egiteko, eta saiatzen gara tailer eta hitzaldi alternatiboak eskaintzen, udalaren eskaintzatik at. Bidasoan badago beste adibiderik?
Lakaxitaren aurretik, Cerillas izan zen, Irunen. Hori gaztetxe izatera iritsi zen 1980eko hamarkadan. Eraikina hustu zuten, erre zelako. Hondarribian 1990. urtera arte gaztetxea izan zuten. Zergatik okupatu?
Azkenean jarduera politiko bat bezala ulertzen dugu okupazioa, zerbait pribatua dena, askatu egiten dugu okupazioaren bidez, baina beti ere erabiltzen ez den leku bat hartuz. Leku hori herriak hartu eta herriarentzat erabilera ematea da asmoa. Gazteek, hain zuzen, independizatzeko arazoak izaten dituzte; horrez gain, egun oso ohikoak dira ere etxe kaleratzeak. Okupazioa horren irtenbidea izan daiteke?
Okupazioak bizi eredu ezberdin bat izateko aukera ematen badigu, alternatiba bat da, bai. Ez gaude jabetza pribatuaren alde, eta hutsik dauden etxeak askatzen badira bizitzeko edo gaztetxe bat sortzeko beti alde egongo gara. Gaur egun aurreiritzi asko existitzen dira okupazioarekiko?
Ez daukagu oso argi zenbat jende dagoen okupatzen, ez nolakoak diren, okupazioak zer esan nahi duen… Iruditzen zaigu etorriko direla nire etxera, eta kenduko didatela. Azken finean, aldaketak beti ematen digu beldurra. Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin! Horretarako, gu guztiona den itsasontzia Mosku plazatik irtengo da 17:00tan. Aurten, Tripimonsters taldearen tripulazioa izango dugu lagun Lakaxitaraino, marrazoz betetako bidean zehar. Honen ostean, festak jarraitu egingo du, Lakaxita piraten topalekuan bertan, The Lookers, Apurtu eta Luz de Putas taldeekin. Ondoren, gaua alaitzen jarraitzeko, Djak izango ditugu. DJ Göo! eta DJ Leku, haiek jarritako musikaz dantzan aritzeko. Gure inguruko marrazoek uste dute piratak gaiztoak garela, zikinak, eta begirunerik ez dugula. Froga dezagun haien hizkeria gezurra dela. Errespeta dezagun elkar, errespeta dezagun ingurunea. Lakaxitaren ontzia itsasoan barrena dabil. Ilusioz eta kolorez beteriko ontzia da, pertsona guztiak ongietorriak dira gure ontzian, autogestioa banderatzat harturik, denon artean arraun eginez aurrera hobe egingo dugula uste baitugu! Cuenta la leyenda que la época dorada de los piratas vascos ronda los siglos XVI y XVII. Sin embargo, en Yrun, estos últimos años han sido los más prolíficos. Hemos sido piratas de los asfaltos, en nuestro barco, listos para la lucha, firmes ante los más poderosos. Pero últimamente parece ser que nuestros años gloriosos están tambaleándose. Bien por la mezquindad de los bancos, bien por el conservadurismo de la iglesia, bien por la opresión de las fuerzas policiales, bien por la crueldad de los especuladores, o bien por el deseo incontrolable del ayuntamiento por controlarnos a todas nosotras. Bien por ellos o, mal por ellos, deberíamos decir. Ante todo esto, JAION se presenta como la oportunidad de responder. Abarrotemos las calles de piratas el 26 de abril, ¡y abordémoslas! Ya que, hasta el momento, JAION se ha definido como revolución social, creativa y divertida mediante la ocupación de las calles. Por eso, que no sea tan sólo divertido, que tenga más de dos vertientes, y qué duda cabe este año: en el 11º JAION –y sabemos que 11 son muchos- ocuparemos las calles para llevar a cabo una revolución social, creativa, divertida, y… ¡PIRATA! Abarrotemos, pues, las calles de piratas. ¡Hagámosles frente con pañuelos, parches y patapalos! Para ello, el barco de todas nosotras zarpará de la plaza Mosku a las 17h. Este año, los tripulantes Tripimonsters llevarán el timón, a través de un camino lleno de tiburones. Después, la fiesta continuará, en el punto de encuentro de los piratas, Lakaxita, con los grupos The Lookers, Apurtu y Luz de Putas. Cuando acabe el concierto, los DJs se encargarán de amenizar la noche, o lo que quede de ella. DJ Göo! y DJ Leku nos harán mover el esqueleto con su música más sofisticada. Los tiburones que tenemos alrededor piensan que somos piratas malvadas, sucias, y que no tenemos respeto. Demostremos que su palabrería es falsa. Respetémonos entre nosotras, respetemos nuestro entorno. El barco de Lakaxita marcha a través de los once mares. Lleno de ilusión y color, todas las personas serán bienvenidas a cubierta, con la autogestión por bandera, remaremos con más fuerza si remamos todas juntas. Datorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia). Martxoak 27, osteguna, Say Lindell-ek (aktibista soziala, psikologoa eta “La Ruptura sentimental, del amor al duelo” liburuaren egilea) “Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra gidatuko du Lakaxitan. Humanitatearen historian zehar pertsonen arteko afektua kezka iraunkorra izan da. Mugimendu sozialetan elkar erlazionatzeko moduei buruzko interesa ez da beti nabarmena izan. Tailerrean kolektiboki galdera batzuk erantzuten saiatuko gara: erlazio guztiek jarraibide amankomunak dituzte? Ze erlazio mota existitzen dira? Nondik dator maitasun erromantikoaren ideia? Gure helburu nagusia gai interesgarri honen inguruan jakinmina pizten jarraitzea izango da. Datorren ostiralean, martxoak 14, Joxean's hil eben filma (2013) proiektatuko dugu Irungo Lakaxitan. Arratseko 20etan afari-merienda eskainiko du Lakaxitak, eta ondoren hasiko da proiekzioa. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariek egingo dute aurkezpena.
Txingudi Anti Sexistatik, Irunen gertatutako erasoa gaitzesten dugu gure indar guztiekin. Berriro ere indarkeri sexista gure kaleetan barna azaltzen da. Ez lukete berri hauek izan behar jendartea sumintzen dituztenak soilik. Indarkeri sexista desagertarazteko borroka etengabekoa izan beharko luke; emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak duten jendartea eratzeko bidean. Eta beldurrik gabe. Martxoak 8aren atarian gaudela, inoiz baino ozenago entzun beharko litzateke feministon ahotsa. TAS (TXINGUDI ANTI-SEXISTA).- Apaizek, epaileek, jakintsuen biltzarrek, jaungoikoek, legeek, medikuek, ohiturek, estatuek, e.a. egunero zanpatzen digute emakumeoi gure gorputza eta bizitzaren gain erabakitzeko dugun eskubidea, izan beharko genukeen aukera eta borrokatzen dugun nahia, alegia. Gure gorputzak, hauskor, erabilgarri, objektu pasibo gisa hartzen dituzte botere gune politiko, ideologiko zein ekonomikoek. Eta horretarako, estatuek, kapitalismoak, patriarkatuak bitarteko anitz darabilte herrialde anitzetan emakumeon gorputzaren kontrolaren bitartez interes ideologiko (kontserbadoreak: “gure baloreen aurka doa abortua”), ekonomikoak (ezin ditugu doako abortuak onartu) eta ideologikoak erdiesteko. Gure territorioan, gorputzean, aske sentitu ez gaitezen irudikatzen gaituzte…
Irungo Ernaik eta Irungo Bilgune Feministaren partaidetzarekin animatzen zaituzte Martxoak 8ko jaildian parte hartzera TASen manifaren ondoren kalejira batekin Lakaxitara abiatuko gara eta Afariak eta Kontzertuak izango ditugu. "Garai batean Abya Yala (America) inbaditzera joan zirenen oinordekoa den Jangoiko moderno, harroputza eta matxista batek pertsonak eta herriak bereganatu nahi ditu Aurrerapenaren izenean. Batzuk liluratuak daude berarekin eta bere esklabu bilakatzen dira, baina Herriak argiki ikusten ditu Jangoikoaren asmo zitalak. " Lan honetan Rakelek, Amaiak eta Beak hartzen dugu parte. Beatriz Cornago eta Espe Lopez zuzendaritza lanetan aritu dira eta ZKA eta Nievese teknika lanetan. Antzezlana euskeraz eta erderaz antzesten dugu.
Azaroaren 25a berriro heltzear da, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako eguna, eta tamalez, berriz ere, salaketa eguna izan behar du. TAS osatzen dugun eragileok berriz ere batu eta egun honetan salaketa kolektiboa egin nahi dugu. Indarkeria matxista, sexista, emakumeonganakoa... milaka izen ditugu egoera berdinaz hitz egiteko. Baina honek badu bere eragina, izenen dantzan galdu egiten gara, eta indarkeriaren beraren izaera eta sakontasunaz ahaztu egiten gara. Indarkeriak baditu milaka aurpegi, latzenez hitz egiten ibili gara egun hauetan. Zenbat erahildako, zenbat salaketa... jipoiez eta mehatxuez hitz egin dugu. Eta bai, bada errealitate bat, errealitate oso gogor bat. Eta honetaz hitz egin behar dugu, salatu behar dugu eta kalera atera behar dugu, orain arte egiten ibili garen moduan. “Bajo el influjo del koko” es una radioperformance (Espectáculo sonoro visual) que por medio de un demencial programa de radio, retransmite la aventura de 2 hombres en busca de su sueño, dándole el sentido, contenido e importancia necesaria para convertir su odisea en lo que la sociedad demanda, un novedoso producto, una sangrante diversión, un cruel espectáculo, una impactante ficción que entretendrá y agitará su vida, modificando, dicho sea de paso, su manera de pensar y actuar, pero sin esfuerzos, ya que no exige ni actuar ni pensar." Mozorro galego lehiaketa, keimada, Kafezko likorea, RIveiro(Mariñoren eskutik), empanadak, meigak, olagarroa, SIniestro Total, Boney M..... Mouchos, coruxas, sapos e bruxas... Larunbat honetan: Menu Punkarra Olivadargh (azeitunazko patea) + Pisto-Arrozarekin (un clasico) + Bizkotxo Gaztetxeroa + Sagardoa/ardoa + Kafea 0,0 + L.K. KAFEZKO LIKOREA 8 euro 4. urtez ospatuko da, Pinudi auzoko kirolgunean, irungo futbol txapelketa kulturanitza, azaroaren 9an, larunbatean. Urtez-urte, kulturartekotasunaren aberastasuna abiaburu izanik eta futbola aitzaki, lan komunitarioaren bitartez gorpuzten joan den egitasmoa dugu. Goizean izango dira partidak, eta bazkaria izanen dugu ondoren Lakaxitan. Animatzen zaituztegu txapelketan eta bazkarian parte hartzera. Bazkariari begira, bi aukera daude: etxetik ekar dezakezu janaria prest, edo goizeko 10etatik aurrera etor zaitezke Lakaxitara, dena bertan prestatzeko. Bazkaria doakoa da, noski, denon ekarpenekin beteko ditugu tripak! Txapelketan izena emateko, idatzi e-mail bat futboltxap@gmail.com helbidera, gutxienez 4 kideko talde batekin. Bazkarirako ez dago izena eman beharrikErakusketa Irunen Kartzela, ARTibismoa eta feminismoa, Fresneseko isolamendua apurtuz Itziar Moreno eta Ohiane Garmendia
Kontzertua - Zarata arratsak Lakaxitan, astelehen honetan
AHNA - Crust/Death Metal - Vancouver - https://ahna.bandcamp.com/
AKER ODOL - Crust/Metal - Hondarribia - https://www.facebook.com/Aker-Odol-564435110385470/
Kontzertua arratsaldeko 19:30etan hasiko da.Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea, Irunen
Indarkeri matxistaren eraso berri bat izan dugu berriz ere, Irunen lau eta Ibarran beste bi emakume beren boluntatearen kontra drogaren menpe zeudela bortxatu dituzte.
Lakaxita Gipuzkoa Zutikekin
Donostiko Bulean akanpatzen dauden pertsona eta aldarrikapenen aldeko manifestua.
Lakaxitako asanbladak, donostiko Bulean dauden pertsonek pairatzen duten errepresio handia ikusirik, babesa eta elkartasuna adierazi nahi die bertan aurkitzen diren pertsonei eta babes osoa bertako aldarrikapenei eta maiatzaren 29tik garatzen ari den protesta zilegiari: Errauskailua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak inposatzen ari dituen bizitzaren aurkako politiken kontra.
Lakaxitatik exijitzen dugu Doble Capa eta John Ban taldeen kontzertua Lakaxitan
DOBLE CAPA: Madrilgo bikotea dugu DOBLE CAPA; Arianne Picón baterian eta Mario Navajas Cigar Box Guitar-arekin. Musikalki proposamen interesgarria dakarte, zuzeneko indartsuaz lagunduta.
JOHN BAN: Estreinekoz agertokietan Ivan eta Borja, JOHN BAN, hauek ere bateria eta Cigar Box Guitar-arekin hurrenez-hurren. Oinarrian country doinuak badira ere emanaldiak asko izango du inprobisaziotik.
Guzti hau 20:00etatik aurrera izango da. Ezin galduzko hitzordua!Lakaxita maiatzean, natura eta kultura
Txirrinka Lakaxitara etortzear da! Antzerki Maratoia, maiatzak 27 eta 28
Lakaxitari buruz zebra bidean
Gune autogestionatu baten ingurukoak dakartzagu Zebrabideko bigarren zati honen hasierara. Izan ere, Irungo Udalak Hirigintza plan batean zehaztu zuen Lakaxita gaztetxearen egungo eraikinean lorategi bat jartzea. Bertako gazteak arduradun politikoekin harremanetan jarri ziren egoera aztertzeko, eta martxo amaieran jakin genuen epe motzera begira behintzat ez dutela Lakaxita eraisteko asmorik. Hala ere, gaiaren berri zehatzago jakiteko, Lakaxitako kide Dornaku Lanzekin hitz egin dugu.
Entzun hemen
"Matximoa deseraikitzen" jardunaldia Lakaxitan
Jaion Antxeta irratian
Un show siempre es un trance en el ke te conviertes en un canal y no se sabe bien què entra por ti y sale por ti, desparramando su presencia entre la gente ke te regala su presencia y atención. Un trance x el ke me asalvajo, me subo, me pierdo, me diluyo, me escapo. Me entrego en letras y letras y mas letras. Sin conciencia. Cuando además el show es en un camión ke te lleva, literalmente y físicamente en un trance real por calles, el estado mental que se alcanza, al menos yo, se multiplica parriba y Pa fuera y Pa dentro. Pierdo el sentio! Ayer fue en Irun, mi cuarto Camión! Un cacho escenario ke me llevo, me resguardo de la lluvia. Y la ciudad paso ante mis ojos, al otro lado del micro, pero yo solo veía gente, x la calle, en los balcones, marquesinas, tiendas, aceras. Gente mirando, respondiendo a mis saludos. Sobre todo la Maravillosa Gente de LaCaxita, encantadas del paseo x esa ciudad ke yo no veía, porque solo tenía ojos para la gente. Fue mas tarde, cuando volvimos con los bolsos a por el coche ke la ví, a la ciudad. No parecía la misma ke había recorrido en el camión. Pisando sus aceras, me pareció otra. Mas elegante. Mas propia. Íbamos cuatro mujeres agarradas del brazo , de Giza Harresia. Y las gentes de la ciudad nos miraban. Con mi traje galáctico y una chistera de MC, los hombres se colgaban con las manos de mis ojos, como suicidas arrepentidos, y las mujeres de bien, me ignoraban como si ya lo hubieran visto todo en este mundo, ke sabemos kien guarda la moral en este pueblo. Las aceras se casaban con los árboles, y a mi me parecía ke había visto estas calles en una película de Hollywood, muchas veces. Al fondo, en el monte, la ermita de San Marcial nos recordaba ke esto es Europa, ke hablamos de un pueblo de pastores. Pero a mi, ayer paseando, me pareció ke Irun era nuestro New York. Luego llegamos al coche, en lo viejo. Y me senté a sentir el lugar antes de salir. En el repecho ke ofrece la antigua Peluquería Cesar. Respire la noche, intente traspasar el tiempo del espacio, imaginar esa calle hace 20, 30 años. Y entonces pensé ke si Irun es nuestro New York, Mosku debe ser el Bronx. Donde nació nuestro hiphop, creo. Y así nos volvimos, a Iruña Detroit. Gracias LaKaxita. Larga Vida! Gracias Irun. Respect!
Irakurri hemen
Jaionen kronika Bidasoko Hitzan
Lakaxitaren inguruko berriek baldintzatutako Jaion izan da aurtengoa. Larunbatean egin zuten. Azkenean, ordea, eraikina eta proiektua bere tokian geratuko dira, udalak atzera egin duelako San Miguel-Anaka hirigintza planean zituen asmoetan. Hala ere, Lakaxitaren aldeko aldarria agerikoa izan da festan, Lakaxita beriola leloarekin.
Musika izan da, ordea, festaren mamia. La Chula Potra raperak denak astindu zituen Moskutik Lakaxitara kamioian egindako bidean. Gero, gaztetxean Han, Niña Coyotek eta Chico Tornado eta Zura taldeak entzun ahal izan ziren, besteak beste.
Irakurri hemen
Jaioneko argazkiak Angula Berriaren eskutik
Jaion Bidasoko Hitzan
Julia Itoiz, errotxapeako rapera poetikoki desegokia. La Chula Potra da bere izen artistikoa, eta bera izango da aurtengo Jaionen gonbidatu berezia. Bihar arratsaldean da Jaion. Irungo Moskutik Lakaxitara arteko bidea kamioi gainean egingo du bihar arratsaldean abeslari nafarrak, rapeatzen, eta aldarrikapen festara bilduko diren guztiak dantzan jartzen.
Yolanda Barcina Iruñeko alkate zela Una bofetada kantua dedikatu zion La Chula Potrak, 2011. urtean. Aste gutxiren bueltan 50.000 bisitatik gora lortu zituen abestiak Interneten. Horrek eman zion ospea.
«Una bofetada que te espabilara tu borrachera de pija fulana, te sacara del tiesto, mujer florero. Del capital, la puta más cara». Hala hasten da abestia. Barcinak, nola ez, irainak leporatuta auzitara eraman zuen abeslaria.
Kikiltzen ez den horietakoa, bere letra garratzek salaketa askoren bozgorailu izan dira azken urtetan. Bihar ere, hala ariko da La Chula Potra, festa giroan baina epelkeriarik gabe, garratz eta ozen.
Hiru talde Lakaxitan
Azken diskoa aurkeztuko dute Strong-ek eta Soretek
Jaia 17:30ean hasiko da, Moskun. Handik abiatuko da kontzertu ibiltaria Lakaxitara bidean. Baina jaiak luze joko du ondoren ere, Lakaxitan bertan.
La Chula Potrari lekukoa hartuko dioten taldeen zerrenda ez da nolanahikoa. Elorrioko Han taldeak bere azken proiektua aurkeztuko du. Musika munduan lanean urtetan ibilitako musikariekin (Non Demontre, Mokaua, Yakuzi…) osatutako taldea da Han. Bere lehen diskoa aurkezteko, ikuskizun berezi bat prestatu dute, 2634 izenekoa, musika, bideoa eta antzerkia uztartuz. Diskoa, taldearen izen berekoa, Bonberenea Ekintzak-ek argitaratu du, eta Karlos Osiganak grabatu.
Niña Coyotek eta Chico Tornadok joko dute ondoren, Ursula Strong-ek (Zuloak, Las Culebras) eta Koldo Soretek (Surfin Kaos) osatzen dute taldea. Gitarra, ahotsa eta bateria. Erritmo gogor eta pisutsuak jorratzen ditu bikote donostiarrak, eta beren azken diskoa aurkeztera heldu da Lakaxitara.
Azkenik, etxekoak, Zura taldekoak. Egunkari ezkutua kaleratu berria aurkeztuko dute, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi zenaren Leturiaren egunkari ezkutua nobelan oinarritutako lana.
Hiru taldeak bukatu ondoren, DJ Leire Voltak eta Selektah Amundak emango diote bukaera gauari, dantzan dena eman arte.
Ohi bezala, festara batzen diren guztiei mozorrotzeko eskatu diete Jaionen antolatzaileek.
Eraisterik ez
Biharkoa XIII. Jaion izango da. Lakaxitak antolatzen du urtero «jai sortzaile, alai eta aldarrikatzailea», Irungo «kale grisak okupatu eta eztitzeko» asmoz.
Festaren bidez, aurten, udalak etxe autogestionatua ez eraistea erabaki berri duela ospatu nahi dute Lakaxitakoek.
«Ekintza soziopolitiko eta kulturalez beteta egon diren 11 urte hauek badira nahiko bere inguruan gauzatuko den berrantolaketa urbanistikoan espazio honen finkatzea eskatzeko», baieztatu dute Lakaxitako kideek.
Lakaxita eraistea aurreikusia zuen Irungo Udalak orain gutxi arte, San Miguel-Anaka hirigintza operazioaren harira. Baina, gune autogestionatuaren biziraupenerako lan egingo dutela agindu diete udal ordezkariek, lehengo martxoan, Lakaxitari bizia ematen dioten pertsona eta kolektibo sozial guztien ibilbidearen eta lanaren aitorpen esplizitua eginez. Lorpena ez da makala. Bihar badute zer ospatu.
XI. urteurrena
Ospatzeko beste arrazoi bat ere badute eta horregatik, bihar, bi ospakizunek egingo dute bat Irunen. XIII. Jaion ez ezik, Lakaxitaren XI. urteurrena ospatzeko jaia ere izango da biharkoa. «Gogoratu beharra dago 11 urte hauetan Lakaxita Irungo gazteen eta kulturaren erreferente garrantzitsua izan dela», nabarmendu dute Lakaxitako lagunek.
Irungo gune autogestionatuan, antzerki, kontzertu, tailer, ikastaro eta hitzaldi asko antolatu dituzte azken urteotan, eta horrez gain, etxea, kolektibo ugariren topaleku izan da.
Feminismoa, maskulinitate ereduak, etxegabetzeak, proiektu txikitzaileak, ingurumenaren defentsa, kultur aniztasuna, … kezka eta iniziatiba ugarik izan dute akuilu Lakaxitan, etxea kudeatzen duten lagunek ohartarazi dutenez, «Lakaxita gizarteak ukatzen dituen adierazpen, ekimen, ideia eta pertsonen gunea» delako.
Harro daude Lakaxitakoak beren jardunak izan duen bilakaerarekin: «Urtez urte gure ereduaren balioa baieztatzen dugu», esan dute, eta, «krisi garaietan» beren balioak sustatu beharra dagoela aldarrikatu dute: «Asanblada eta autogestioa, pertsonen independentzia eta kolektiboen garrantzia».
Horregatik,norabide berean urratsak egiten jarraitzeko asmoa adierazi dute, «gauzatu diren ametsak asko direlako, baina betetzeke direnak beste hainbeste».
Irakurri hemen
Jaion Antxeta irratian
Lakaxita gune autogestionatuaren hamaikagarren urteurrenean, Jaion festa antolatu dute, hamahirugarren aldiz. Apirilaren 23an izango da. 17:30etan irtengo da kontzertu ibiltaria Moskutik. La Chula Potra rap abeslaria ariko da kamioian. Ondoren, Lakaxitan izango du jarraipena festak. Han, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Zura taldeen kontzertuak izango dira. Gaua luzatzeko, DJ Leire Volta eta Selektah Amunda aiko dira giroa berotzen. Udalak gune autogestionatua ez eraistea erabaki duela ospatuko dute, bide batez.
Beñat Muguruza Lakaxitako asanbladako kideak eman ditu xehetasunak.
Entzun hemen
Jaion ezker gantxoan
ieup! JAION izan dugu gai nagusi bezala eta saioa osatzeko ALTERNATIBEN OIHARTZUNA ekimenaren berri eman digu Iker Sarriegik. gaurko esaldia :"Ez dugu borrokatzen preso gaudelako, borrokatzen dugulako gaude preso"
Entzun hemen
Lakaxitako kide bat Zebra bidean
The Outside Hours eta Marmoka taldeen kontzertua Lakaxitan
Larunbat honetan, AntiFest kontzertua Lakaxitan
MALOS TIEMPOS BASTARDOS, EL EXTERMINIO DE LA RAZA DEL MONO eta VOMITANDO DESPERDICIOS taldeek joko dute.Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna!
Kultura batzuetan 13 zenbakia antzinatik sineskeriaz inguratuta dagoen zenbaki madarikatua da. Dirudienez honek ez du 2016 urte honetako Apirilaren 23an ospatuko den 13garren Jaionean eragin handirik. Bere 11garren urtebetetzea ospatzen duen Lakaxitak antolatzen duen ospakizuna da.Lakaxita eta hirigintza sailaren arteko bilera
Pintxo pote esta antzerkia Lakaxitan
LAKAXITA BERIOLA!
"STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburuaren aurkezpena Lakaxitan
Antzerkia Lakaxitan Otsailaren 28an igandearekin
18 etan pintxo pote
19.00 Antzerkia: Eltxoak Bakarrizketa Amaia Irazabalen eskutik eta Zapatak Bakarrizketa Ainhoa Alberdiren eskutik.GURE KABUZ ALA HIL: AURKEZPEN EZTABAIDA BIRA
HITZALDIA: TTIParen ERAGINA EUSKAL HERRIAN
2016-01-28 Ezker Gantxoa
Mindtrap, Indidxabak eta Innputt, larunbat honetan Lakaxitan
Antzerki zikloaren hasiera arrakastatsua Lakaxitan
Antzerkia eta musika Lakaxitan
PAZ NO ESTÁ CON NOSOTROS Antzerkia erdaraz. Amildegi Antzerkia, Segio Salinas eta Kristina Andueza.
BERETERRETXEREN OINATZAK Musika emanaldi komentatua. Khantoria, Ader Berrojalbiz (Biolina), Maider López (Biola) EuskarazAntzerkia eta musika Lakaxitan
PAZ NO ESTÁ CON NOSOTROS Antzerkia erdaraz/ Teatro en castellano.
Amildegi Antzerkia Segio Salinas eta Kristina Andueza.
BERETERRETXEREN OINATZAK Musika emanaldi komentatua.
Khantoria Ader Berrojalbiz (Biolina) Maider López (Biola) Euskaraz
URTARRILAK 24 IGANDEA ILUNTZEKO 20.00TAN
HATOR!Sexu aniztasuna (Lakaxitako Asteazken Kulturalak)
Beatriz Preciado Manifestu Kontrasexuala 21. orria Ed. Anagrama
Ze esaldi korapilatsua, ezta?
Zer esan nahi digu?
Adibidez, zer da identidade sexuala?
Espresio instintiboa da? edo kulturala?, honetaz hitz egiten dugu aniztasun sexuala aldarrikatzen dugunean: gay, lesbiana, trans, ...?
Animatu zaitez zure buruari eta kolektiboki galderak egitea, elkarrekin gure sexualitateei buruko zalantzak argitzea... bai, bai, pluralean...
Pintxo-potearekin, konpainia oso onean eta giro politean.
Asteazken honetan, urtarrilak 13, 18:30tan Lakaxitan.2015-12-03 Ezker Gantxoa
Hilabeteko lehenengo asteazkenetan hitzordu bat daukagula gogoratu zaitez
Ba hau aldatu dugu Lakaxitan! Asteazkenak egun politak dira guretzat. Ezagutzen garen edo ez garen pertsonaitxo batzuk elkartzen gara elkarrekin egotera. Pintxo-pote merke bat hartzea gonbidatzen zaituztegu eta ondoren, jakintzak eta ideak elkarbanatzera.
Errexa eta dibertigarria! Zergatik dibertigarria? Kolektiboki gauzak ezagutzea eta ikastea dibertigarria delako, geroz eta gerra eta min gehiago dagoen mundu injustu honetako gehiengoaren iritziaz kanpo dauden jakintzak batez ere. Norbanakoa eta talde edo/eta kolektibo desberdinen arteko sareak garatzen lagunduko gaituzten balore sozial eta solidarioekin: komunikazioa, iraupena, zaintza, osasuna...
Ez itzazu galdu hurrengo hilabeteetarako ditugun iradokizunak:
- Abenduak 2: Herri komunikabide aske, sozial eta komunitarioen mahai ingurua Lakaxitan. Antxeta irratiko Ezker Gantxoa saioaren barnean tertulia egingo dugu AngulaBerria, Zintzilik irratia, Antxeta Irratia, Ezker Gantxoa eta Topatuko lagunekin, eta klaro, agertzen zeraten guztiekin.
- Urtarrilak 13: Sexu aniztasuna. Kultura patriarkal eta kapitalistak ezartzen ditugun rol kulturalekin hausteko geroz eta behar handiagoa daukagu XXI. mendeko mendebaldeko gizarteetan.
- Otsailak 3: Gaurkotasun ekonomikoari buruzko kontakizunak. Ekonomiak gai gogor, zail eta aspergarria dirudi, baina gaur egun eta ekonomia ereduaren ondorioz sortu diren arazo guztiengatik, ekonomia globalaren ikuspuntutik inguratzen gaituen mundua ulertzea lagunduko gaituen informazioa ezagutzea ondo egongo litzake, ez? Guri baietz iruditzen zaigu.
- Martxoak 2: Korto Feministak. Sexu aniztasunari buruzkoak.
- Apirilak 6: Diktadura frankistaren bukaeratik "Demokrazioan" zehar alde batera utzi diren eta moztuak izan diren eskubide sozialen eta norbanakoaren askatasunen aldarrikatzeko proposamena.[Asteazken kulturalak] Abendua-Apirileko egitaraua
Lakaxitako Asteazken Kulturalak, 18:30tan.
Badakigu asteazkenak egun txepelak izaten dira, sustantzia gabekoak. Ostegunak asteburuaren bezpera dira eta ostiraletan aisian murgilduak egoten gara.
Ba hau aldatu dugu Lakaxitan! Asteazkenak egun politak dira guretzat. Ezagutzen garen edo ez garen pertsonaitxo batzuk elkartzen gara elkarrekin egotera. Pintxo-pote merke bat hartzea gonbidatzen zaituztegu eta ondoren, jakintzak eta ideak elkarbanatzera.
Errexa eta dibertigarria! Zergatik dibertigarria? Kolektiboki gauzak ezagutzea eta ikastea dibertigarria delako, geroz eta gerra eta min gehiago dagoen mundu injustu honetako gehiengoaren iritziaz kanpo dauden jakintzak batez ere. Norbanakoa eta talde edo/eta kolektibo desberdinen arteko sareak garatzen lagunduko gaituzten balore sozial eta solidarioekin: komunikazioa, iraupena, zaintza, osasuna...
Ez itzazu galdu hurrengo hilabeteetarako ditugun iradokizunak:
Abenduak 2: Herri komunikabide aske, sozial eta komunitarioen mahai ingurua Lakaxitan. Antxeta irratiko Ezker Gantxoa saioaren barnean tertulia egingo dugu AngulaBerria, Zintzilik irratia, Antxeta Irratia, Ezker Gantxoa eta Topatuko lagunekin, eta klaro, agertzen zeraten guztiekin.
Urtarrilak 13: Sexu aniztasuna. Kultura patriarkal eta kapitalistak ezartzen ditugun rol kulturalekin hausteko geroz eta behar handiagoa daukagu XXI. mendeko mendebaldeko gizarteetan.
Otsailak 3: Gaurkotasun ekonomikoari buruzko kontakizunak. Ekonomiak gai gogor, zail eta aspergarria dirudi, baina gaur egun eta ekonomia ereduaren ondorioz sortu diren arazo guztiengatik, ekonomia globalaren ikuspuntutik inguratzen gaituen mundua ulertzea lagunduko gaituen informazioa ezagutzea ondo egongo litzake, ez? Guri baietz iruditzen zaigu.
Martxoak 2: Korto Feministak. Sexu aniztasunari buruzkoak.
Apirilak 6: Diktadura frankistaren bukaeratik "Demokrazioan" zehar alde batera utzi diren eta moztuak izan diren eskubide sozialen eta norbanakoaren askatasunen aldarrikatzeko proposamena.[Asteazken kulturala] Herri komunikabideen mahai ingurua
Huerto Sonoro blogaren lehen urteurren festa
Ekitaldia arratsaldeko 19:30tan hasiko da "KAMPSA 20 años de sueños y escombros" dokumentalaren emanaldiarekin. Horren ostean, plater nagusi izango diren Ganora, Korkut eta Kasernarat taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dugu. Amaitzeko izen handiko Dj bat izango da gurean, festarako bereziki prestatutako saio bereziarekin.
Horretaz gain, parte hartzaileek afari osasuntsua eta inguruko taldeen materialaz (dendetan topatzen ez diren altxor horiek) osatutako azokatxoa izango dute eskura. Sarreraren prezioa euro bat eta bost euro artekoa izango da (hau da, ordain ezazu nahi duzuna 1-5 euroko tartean), aldiz, dokumentalaren emanaldia debalde izango da.
Informazio gehiago topatu dezakezu hemen: https://huertosonoro.wordpress.com/Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia
Kortxoenearen dokumentalaren emanaldia
Bizilagunak 2015: bertako eta atzerriko familia batek mahaia eta otordua partekatzen
¿Nork eta nola har dezake parte?
Parte hartu eta esan zuten:
Kortxoenea bizirik! manifestazioa
Manifestazioa. Groseko Kortxoenea gaztetxea desalojatu eta eraitsi egin dute
Honen aurrean, gaur, azaroak 3, manifestazioa egingo da arratsaldeko 19:00etan Kortxoeneatik abiatuta. .Hitzaldia + Kontzertua Lakaxitan
2015-10-22 Ezker Gantxoa
Urriaren 31an Olatukoop sareak, ekonomia sozialaren azoka antolatuko du Lakaxitan.
Nazkatuta al zaude, argi indarraren fakturak ez ulertzeaz, hauen prezio igoera etengabeaz eta adarra jotzen ari zaizularen sentsazioa gainetik kendu ezinik ibiltzeaz?[Asteazken kulturala] Artibismo: Koloreztatu zuri beltza!
ARTIBISMOA Pasio honek aktibismoaren osagarri guztiak ditu, baina artearen sorkuntza basatiaz kargatua dago. Eve Ensler
ARTIBISTAK bere talentu artistikoa erabiltzen d injustizia eta zapalkuntzaren aurka borrokatzeko - edozein modutan. Artibistak errotulagailua, spraya, objektiboa, ixipua, hitza, gorputza eta imajtinazioaren bitartez konpromezua eta askatasuna batzen ditu. M.K. Asante
Ekarri zure errotulagailua, spraya, objektiboa, ixipua, hitza, gorputza edo imajinazioa, eta bihurtu zaitez artibista!
Asteazkenean, Urriak 21, arratsaldeko zazpietan, Lakaxitan. Pintxo pote goxu-goxuarekin!
LakaxitaInformazio faltaren aurrean EZ zaitez ESKUBIDE GABE gelditu!
Langabezian banago, ez badaukat baliabiderik... ze eskubide ditut? Zer da Oinarrizko Errenta? Ez zaitez eskubide gabe gelditu!LKXT koop ekonomia sozial eraldatzailerako ikastaro antolatu du. QGIS
Izen ematea eta informazio gehiagorako: athiritik@gmail.comLKXT koop ekonomia sozial eraldatzailerako ikastaro antolatu du. GIMP-INKSCAPE
Izen ematea eta informazio gehiagorako: athiritik@gmail.comLKXT koop ekonomia sozial eraldatzailerako ikastaro antolatu du. DRUPAL
Izen ematea eta informazio gehiagorako: athiritik@gmail.comCigüeña rock talde valentziarra Lakaxitan
Bertso-sex gaua Lakaxitan
[SUSPENDITUTA] Sexu aniztasuna. Gorputz errebeldeak
Sexu aniztasuna. Gorputz errebeldeak
Informazio faltaren aurrean ez zaitez eskubide gabe gelditu. Berdinen oinarrizko errenta
Hacklaba. Software askearen laborategia
Hacklaba. Software askearen laborategia. Install party
Ez gaitzaitela euro bat gehiago ere lapurtu! Hipoteken irakurketa tailerra
Artibismoa. Koloreztatu zuri beltza!
Gailu guztientzako argazkigintza tailerra
Nazkatua zaudela Hendaiako hondartzara joan eta bikiei argazki lotsagarriak ateratzeaz?
Edota, Pirinioetan ateratako argazkiak urdinak ateratzen zaizkizunean negargura sartzen zaizu?
Ba etorri asteazkenean 7tan Lakaxitara! Pintxo eta pote batzuk hartuz truko txiki batzuk ikasiko ditugu.
Animatu!LKXT KOOP - Udako Formakuntzak
Uztaiala eta abuztua. Asteazken kulturalak Lakaxitan
Jakin-mina dugu, edo agian ez zaigu oraindik sortu, baina hau galdetzen badizut:
Nola eragiten du elikadurak zure osasunean? Ba al dakizu ze gauzak jaten dituzun eta nola sentiarazten zaituzten?[Tailerra] Trikimailu batzuk jakin nahi al dituzu edozein gailurekin argazki txukunak atera ahal izateko?
Larunbat honetan kontzertua Lakaxitan: ROSVITA
[Kortoa] Eta zu gizonezkoa bazina eta ni emakumezkoa? edo alderantziz?
[Hitzaldia] Elikadura eta osasun genero ikuspegi batetik
[Debatea] Arrazistak al gara?
EH Bildu: "Kezka handiak ditugu Lakaxitaren etorkizunaren inguruan"
Legealdi honetan, aurrekontuak euskaraz izatea lortu dugu. Gure hizkuntza erabili dugu plenoetan, baita dokumentazio guztia behintzat elebitan egotea exijitu. Udalean sortzen den guztia euskaraz egotea bermatu behar da lehenik eta behin. Debate politikoa Lakaxitan
Jaion Zirikusek aurkezten du: Udal Zirkoa salduta!!!!
Sexu-Anistasun Tailerra Lakaxitan
-Gazteak eta Gu-
Zenbat sexu daude?
Eta generoak?
Homo-Bi ala Hetero?
Monogamina aukeratzen dugu?
Haurrak jabetza pribatu al dira egun?
Genitalak eta Koitoa erdigunean, zergaitik?
Badu honek harremanik kapitalismoarekin?
Alternativas divertidas frente al sistema "BBVA: Blanco-Burgues-Varón-Adulto"Datorren apirilaren 18an Jaion Circus Municipale-a Irunera iristeko da
Esker Gantxoa 2015-04-09
2015-03-26 Ezker Gantxoa
Gizon topaketa
Lakaxitan urteak daramatzagu feminismoak bultzatzen eta ezinbestekoa ikusi dugu hainbat momentutan gizonei begirako lanketa egitea maskulinitate berriak lantzen joateko.
Gaurkoan proposatzen dizuegun Gizon Topaketa zentzu honetan doa. Giro goxo eta jator batean, matxismoak gutako bakoitzan duen eragin eta ondorioetaz aritu nahi dugu, betiere, modu kolektibo batean, erantzun ahalik eta eraikitzaileenak bilatu nahian arazo hauei.
Horregatik, martxoak 28an larunbatarekin, 11.00tatik 13.30ak arte Lakaxitan ospatuko dugun Gizon Topaketara gonbidatu nahi zaituztegu.
Animatu!Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du
Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.Edipotoa + musika Asun Casasola ipuin lehiaketaren harira
https://asuncasasolaipuinak.wordpress.com/TAS-ren konzentrazio berria. ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!
Joan den asteazkenean goizean, biak hilda aurkitu zituzten beren Abadiñoko etxebizitzan. Aurkitu zituen emakumeak beren ahizpa eta alaba zen. Zera kontatu nahi zien: Mari Luzen senarra eraso baten biktima izan zela bere enpresan. Orduan, bi gorpuak aurkitu zituen.
Egunero, edonon, eta askotan imajina dezakegun baino gertuago gertatzen dira emakumeen aurkako erasoak. Indarkeria matxista, egun, gure jendarteko arazo larrienetariko bat da. Kasu honetan arazo ekonomikoak direla eta, eraso bortitz hau justifikatu nahi izan du ustezko hiltzaileak. Baina pertsona askok mota horretako arazoak dituzte ere eta ez dituzte ez bikoteak ezta beren familiako kideak erailtzen.
Ezin ditugu era honetako erasoak eta hilketak bere horretan utzi eta normaltzat hartu. Denen artean erantzuten jarraitu behar dugu. Instituzioei indarkeria matxistaren aurkako neurriak hartzeko eskatu behar diegu, eta biztanleriaren erdiak sufritzen dugun arazoaren aurrean jendartea kontzientziatu. Prebentzioaren alorrean lan egin behar dugu.
Horregatik sortu zen TAS, eraso hauen aurrean erantzun herritarra eta kolektiboa pizteko, eta hemen gaude, adostutako protokolo hori berriro martxan jartzen, guk nahi baino maizago kalera atera behar dugun arren.
Geroz eta gehiago gara berdintasunaren aldeko bide honetan; horregatik, herritar guztiei dei egin nahi diegu erantzun kolektibo honen parte izan daitezen.
ERANTZUNIK GABEKO ERASORIK EZ!!Irunen eraso sexista berri baten kontrako elkarretaratzea
Bihar, abenduak 3an, asteazkena, arratsaldeko 7:30etan Gernikako Arbola plazan (Iparralde hiribidean) eraso sexista salatzeko kontzentrazioa.Genero onaren jaialdia Lakaxitan
Hitzaldiak : Herri mugimenduak eta beren eragina bake prozesuetan
Jimmy Ortiz Gutierrez (SINPEAGRICUN-FENSUAGRO-CUT) En la actualidad en el programa de refugiados colombianos en AsturiasEraskusketa : “Colombia Desplazada” urriaren 27tik azaroaren 7ra, Kabigorri ateneoan.
Argazkilaria : Carmen Caballero.Dokumentala : “Kolonbia Ikusezina”
Bihar eraso sexista berriaren aurreko TAS kontzentrazioa
Laburmetraia larunbatean Lakaxitan
Larunbatean, urriak 4, uda honetan irunen grabatutako "Subcontratados" laburmetraia proiektatuko da 19:30etan Lakaxitan. Ezagutu ditzakezun lagunak parte hartu dute proiektu honetan.Palestinarekiko elkartasun kontzertua
Eraso sexuala Hondarribian
Hori dela eta, datorren ostiralean, hilak 5, arratsaldeko 7:30etan, San Pedro kalean TAS taldeak deituta, elkarrateratzea egingo da.Eraso sexista berri baten kontrako elkarretaratzea
Bits & bits: Ekainaren 21ean Lakaxitan
Burugabetik Jardunaldiak
-Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
-Maiatzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
-Maiatzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
-Maiatzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan LakaxitanBurugabe Jardunaldia
-Apirilak 29: Prekaritateari atek isten. 19:00tan Hazian
-Maitzak 1:Buru bila denak manifara!! 12:00tan San Juanetik
-Maitzak 5: Hipotekak? Zeba? Etxebizitzaren egoera Irunen. 19:00tan Kabigorrin
-Maitzak 8: Mahai ingurua. Kapitalismoari STOP!! Alternatibak abian. 19:00tan LakaxitanJaion 2014
Jaioneko bideoa hemen da!!
Jaion'14. Abordaiara!!
Adimenaren ateak irekita (hitza.info)
Estereotipoak oraindik badira
‘Echeverriatik Etxeberriara’
Iune Trecet, Irungo Lakaxita gaztetxeko kidea: «Pribatua dena askatu egiten dugu okupazioaren bidez»
Jaion 2014: Kaleak abordatu!
Jaion 2014: Aborda las calles!
Kontzertua larunbatean Lakaxitan
“Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra izango da Lakaxitan
"Joxean's hil eben" filmaren proiekzioa Lakaxitan
Eraso berria
Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia
Patriarkatuarekin Amaitu
S.O.S Temible Lakaxitan
Zaratatsua Manifestazioa
Manifestazio zaratatsua #25N-agatiko datorren astelehen honetan
Bajo el influjo del koko
Ostiral hontan.... Sekulako Noite Galega! Lakaxitan
CHEGA A NOITE GALEGA!
Jantoki Punki! larunbatan
III Futbol 4 txapelketa kulturanitza
BIDASOA ATTAK!! 2013