Lakaxita

Txingudi Anti Sexista

Eraso berria

cartel

Txingudi Anti Sexistatik, Irunen gertatutako erasoa gaitzesten dugu gure indar guztiekin. Berriro ere indarkeri sexista gure kaleetan barna azaltzen da. Ez lukete berri hauek izan behar jendartea sumintzen dituztenak soilik. Indarkeri sexista desagertarazteko borroka etengabekoa izan beharko luke; emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak duten jendartea eratzeko bidean. Eta beldurrik gabe. Martxoak 8aren atarian gaudela, inoiz baino ozenago entzun beharko litzateke feministon ahotsa.

Horregatik eskualdeko biztanleak kalera irtetera gonbidatzen ditugu; gurean horrelako ekintzak onartzen ez ditugula adieraztera ozen esan eta borroka egingo dugula entzun dezaten. Indarkerrik gabe bizitzeko eskubidea daukagu, guk erabaki ahal dugula esateko, patriakatuaren aurpegi fin zein bortitzenaren aurrean topatuko gaituztela adierazteko.

Zehazki, TASek larunbaterako antolatu duen manifetsaldira gondidatu nahi ditugu herritarrak. Arratsaldeko 19.00tan aterako da Zabaltzatik.