Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia
TAS (TXINGUDI ANTI-SEXISTA).- Apaizek, epaileek, jakintsuen biltzarrek, jaungoikoek, legeek, medikuek, ohiturek, estatuek, e.a. egunero zanpatzen digute emakumeoi gure gorputza eta bizitzaren gain erabakitzeko dugun eskubidea, izan beharko genukeen aukera eta borrokatzen dugun nahia, alegia. Gure gorputzak, hauskor, erabilgarri, objektu pasibo gisa hartzen dituzte botere gune politiko, ideologiko zein ekonomikoek. Eta horretarako, estatuek, kapitalismoak, patriarkatuak bitarteko anitz darabilte herrialde anitzetan emakumeon gorputzaren kontrolaren bitartez interes ideologiko (kontserbadoreak: “gure baloreen aurka doa abortua”), ekonomikoak (ezin ditugu doako abortuak onartu) eta ideologikoak erdiesteko. Gure territorioan, gorputzean, aske sentitu ez gaitezen irudikatzen gaituzte…
- printzesak, objektu erakargarri eta ez erabaki-askegarri gisa.
- etxeko lan eta zaintza lan guztien arduradun eta erreprodukziorako makina gisa.
- gure gorputzetan pastillez gainezka eta gure gorputzaren gaineko ezagutza ukatuz, gure burua zaintzeko gai izango ez bagina bezala.
- gure gorputzaren eta bizitzen preso, batzuetan barrote fisikoez zeharkatua egon ez arren.
- infantil, haurrak izango bagina bezala, zeinetan, gure bizitzetan, senar, mediku, aita-estatuen onespena, baimena behar dugun gure bizitzak burujabe bizi eta aurrera eraman ditzagun.
Egungo testuinguru sozial eta politikoak biziki arduratzen gaitu, kapitalismoaren, balioen, zaintzen krisiaren testuinguru honetan austeritate neurriak jarri dituzten martxan, zeinetan, urteetan borrokaren bitartez irabazitako eskubideak galdu ditugun, bizitza duin bat izatea gero eta zailagoa izanik. Egiturazko neurri murriztaile guztiek, emakumeen etxeratzea eta familia heteropatriarkala indartzea dute helburu. Austerilketek (egiturazko neurri murriztaile hiltzaileek) ezaugarritzen dituzte krisialditik ateratzeko politika guztiak. Eta hori gutxi balitz, eskuin muturrak, eliza kontserbadoreak bidelagun izanik emakumeon eskubideak murrizten ari da eta sexualitatea eta gure gorputzen gaineko kontrola areagotuz, kasu Gallardonek proposatutako lege aurreproiektua. enar, mediku, aita-estatuen onespena, baimena behar dugun gure bizitzak burujabe bizi eta aurrera eraman ditzagun.
Hala, ofentsiba eskuindarra ikaragarria da. Gallardonek proposatutako aurreproiektua: Kontzebituaren Bizia eta Haurdunaren Eskubideak Babesteko Lege Organikoa izenburu duena, emakumeon erabakitzeko eskubidea eta gure gorputzaren gaineko kontrola areagotzeko beste pausu bat da.
Beraz, gure gorputza, gure territorioa egunero da kolpatua, ukatua eta jazarria. Baina emakumeok, feministok, gure gorputzetan erabakitzeko eskubidea izan dezagun bor
rokatzen, jarduten, amesten jarraitzen dugu egunero. Horretarako ezarritako kontrol eta botere jazarpenaren aurrean bide zidorrak topatuz, bidean elkartuz eta elkarrekin bide zidorretako sasi eta oztopoei elkarrekin aurrera eginez. Emakumeon eskubideak zanpatzen dizkigute apaiz, epaile, jakintsuen biltzar, jaungoiko, lege, mediku, ohitura, estatuek. Beraz, emakumeon gorputzen gainean erabakitzeko eskubidea ukatzen duten lege, jarrera, diskurtso arrotzei, Gallardon-en legea kasu, desobedientzia egitea eskatzen diegu jendarteko eragile-agente desberdinei.
Gure territorioan aske, libre bizi nahi dugu! Gure gorputzetan aske, gure bizitzetan, bizi tokian, lurrean, herrialdean aske. Lege arrotzei muzin egin, eta gure herrian, emakumeok aske bizi gaitezen baldintzak jorratzen segi behar dugu, horregatik datorren martxoaren 8an, larunbatean, TAS (Txingudi Anti-Sexista) plataformako kideok manifestazioa deitzen dugu, arratsaldeko 19:00tan Irungo Zabaltza plazatik aterako dena.
Irun eta Hondarribiko herritar guztiak animatzen ditugu mobilizazio honetan parte hartzera!
GURE GORPUTZA, GURE TERRITORIOA, GURE ERABAKIA!
GORA BORROKA FEMINISTA!