Lakaxita

Lkxt Koop

Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du

Non: 
Lakaxita
Data: 
Larunbata, Otsaila 28, 2015 - 19:00

LKXT KoopAurten Lakaxitak 10 urte betetzen ditu eta hainbat eragileekin kolaborazioan, proiektu berriak martxan jartzen ari da. Horietako baten berri eman nahi dizuegu: LKXT KOOP.

Olatukoop eta Hiritik At-ekin elkarlanean, Lakaxitak ekonomia sozial eta eraldatzailearentzako gune berria aurkeztuko du otsailaren 28an. Hilabeetako lanak eta gero, Lakaxitako lehen solairua atondu dugu bulego eta bilera gela bat sortuz, proiektu ekonomiko sozial eta eraldatzaileak martxan jartzen ari den edonorentzako irekiak.

Urteak dira jada autogestionatutako proiektu ekonomikoak martxan direla Lakaxitan: baratza kooperatibak, hacklab-a... LKXT KOOP-en bitartez guzti horri bultzada berria eman nahi diogu.

Ekonomia sozial eta eraldatzaileaz aritzeko, Olatukoop sarea eta gune berria aurkezteko eta proiektu berritzaileak martxan ari garenen artean topagune izateko Otsailak 28ko aurkezpena egingo dugu. Hortik aurrera, aipatutako ekonomia sozial eta eraldatzailea bultzatzeko dinamika martxan jartzeko asmoa dugu interesatua dagoen edonorekin.

Guzti honen inguruan aritzeko eta egindako lana zuei aurkezteko eta elkarrizketa edo erreportai bat egin nahiko bazenute horra hor gurekin kontaktuan jartzeko bideak:
lakaxita@gmail.com
athiritik@gmail.com