Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna!
Kultura batzuetan 13 zenbakia antzinatik sineskeriaz inguratuta dagoen zenbaki madarikatua da. Dirudienez honek ez du 2016 urte honetako Apirilaren 23an ospatuko den 13garren Jaionean eragin handirik. Bere 11garren urtebetetzea ospatzen duen Lakaxitak antolatzen duen ospakizuna da.
Gogoratu beharra dago hamaika urte hauetan Lakaxita Irungo gazteen eta kulturaren erreferente garrantzitsua izan dela. Gune autogestionatu honetan antzerki, kontzertu, tailer eta hitzaldi anitz antolatzeaz gain, kolektibo ugarien topaleku ere bada.
Urte guzti hauetan eta, dioten bezala, etortzeke daudenetan, feminismoa angelu ezberdinetatik landu dute, maskulinitatearen inguruan eztabaida eta lantaldeak antolatu dituzte, etxegabetzeen aurkako mugimendua sortzen lagundu dute, Abiadura Handiko Trena eta antzeko proiektu txikitzaileak salatu dituzte, naturari eta haren defentsari hurbildu dira, baratz agroekologikoetaz gozatu dute, kultur aniztasuna bultzatu dute eta gazteen errebeldia aldarrikatu dute. Ikusi dezakegun bezala, askotarako eman duten urteak izan dira. Pertsona askoren oroitzapen diren eta aipatu ez ditugun beste hamaika gauza ere gertatu dira Lakaxitan.
Lakaxita, bertako kideek diotenez, "gizarteak ukatzen dituen adierazpen, ekimen, ideia eta pertsonen gunea da". "Urtez urte gure ereduaren balioa baieztatzen dugu". Azaltzen dutenez, "krisi garaietan, asanblada eta autogestioa, pertsonen independentzia eta kolektiboen garrantzia, dira bultzatu nahi ditugun balioak". Diotenez, badira "pastela zapuztu nahi digutenak, baina Lakaxita osatzen dugun pertsona eta kolektibook bizkotxoa bezain samurrak gera, merengea bezain krematsuak, azukrea bezain goxoak". Metafora goxoa jarraituz, "tarta labean da, ilusioa, kolorea eta goxotasuna osagai bezala dituen tarta, bertan parte hartu nahi duten guztientzat den tarta, autogestioan oinarrituta dagoen eta unibertso berri bat eraiki nahi duen tarta".
Gauzak horrela, datorren Apirilaren 23an, jai sortzaile, alai eta aldarrikatzaile honekin gure hiri gris honen kaleak okupatzera eta eztitzera doaz berriz. Aldarrikatu nahi dute ekintza soziopolitiko eta kulturalez beteak egon diren hamaika urte hauek badirela nahikoak bere inguruan gauzatuko den berrantolaketa urbanistikoan espazio honen finkapena eskatzeko. Gauzatu diren ametsak asko direlako, baina betetzeke daudenak beste hain beste.
Eta modu hobeagorik da Lakaxita bertan gelditzen dela esateko, Lakaxita beriola!, alaitasuna, algara, zalaparta eta musika ederrarekin ez bada? Hortara bidean, La Chula Potrak, Iruñako alkateari zuzendutako belarrondoko sinbolikoak famatu bihurtu zuen abeslari politikoki okerra, Moskutik Lakaxitara joango den kamioian abestuko du. Bertan, musika Elorrio, Han, "el duro" bikotea, Niña Coyote y Chico Tornado eta bidasoaldeko Zura taldeak izango dira. Gelditu gabe, DJ Leire Volta eta Selektah Amunda emango diote amaiera gauari.
Lucio Urtubiak - garaian Lakaxitan bere dokumentala aurkezten egona - esatea gustuko duen bezala, "egiten duguna gara", eta Lakaxita eta bere parte diren pertsonek 11 urte hauetan argi utzi dute egin, gure hiriarentzat asko eta ederki egin dutela. Lakaxita beriola!