Bizilagunak 2015: bertako eta atzerriko familia batek mahaia eta otordua partekatzen
Bizilagunaken laugarren edizioa datorren azaroaren 22an ospatuko dugu. Igande horretan eta ordu biak inguru, Euskal Herriko hainbat etxek ateak zabaldu eta harrera egingo diete Bizilagunei, bertako nahiz lurralde hau bizitzeko aukeratu dutenei.
Ekimen sinple eta konkretu honek aurreko hiru edizioetan ongi erakutsi du modu eraginkorra dela pertsonak hurbildu eta ezezaguna zaigunari buruzko aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko. Maiz ezezagunak zaizkigun eta bizi garen gizartea osatzen eta aberasten laguntzen diguten atzerritarrei buruzko uste okerrak edo mugatuak desegiteko aukera aparta da Bizilagunak. Atzerritarrentzako, bertakoengana hurbiltzeko parada. Berriz ere, familia euskaldun eta atzerritarrek beren etxeko ateak zabalduko dituzte bazkari berezi eta ezberdina partekatzeko.
Aurten, gatazka eta gaizki kudeaturiko mugek eragiten duten dramaren aurrean eta gogo handiagoz posible bada, Euskal Herria helmuga baino, harrera lurraldea dela aldarrikatuko dute Bizilagunek. Hori baita Bizilagunak, elkarrekiko errespetua eta ezagutza, elkarren ondoan baino, elkarrekin bizitzeko asmoa.
2015ean SOS Arrazakeriaren ekimenaren bat egingo dute Euskal Herriko hainbat udal, erakunde eta elkartek: Donostia, Errenteria, Hernani, Tolosa, Irun, Eibar, Pasaia, Arrasate, Getxo, Barakaldo, Basauri, Gasteiz... zerrenda irekia dago eta hazten jarraitzen du.
Laugarren urtez jarraian, bertako eta atzerriko familia batek mahaia eta otordua partekatzeko ekimena sendotzen doa. 2014an, 230 familiak hartu zuten parte Euskal Herrian. Askotariko familiak: maitasuna edota adiskidetasuna, bizitza partekatzen duten pertsonak. Beraz, aurten ere, familiaren moldaera zabal eta inklusiboa. Askok, bereziki atzerritarrek, hemen familia berriak, laguntza sare eta harremanak, eratzeko aukera izan dute maiz ezin izan baitute euren familia oraindik bertaratu.
¿Nork eta nola har dezake parte?
Jakingura, beste pertsona, kultura edo errealitateak ezagutzeko nahia duen edonork. Gonbidatu edo gonbidatzaile moduan. Dinamizatzaile bezala ere badago parte hartzeko aukera.
Dizamizatzaileek antolaketan ere parte hartzen dute, familiak aurkeztu eta bazkal egunean, beharko balitz, giroa gozatzen lagunduko dute. Eta bazkarian parte hartu noski!
Oraingoz, ez da erreklamazio orririk eskatu duen mahaikiderik izan. Aldiz, menua, jantokia eta konpainia ezin hobea izan direnaren kritikak baino ez ditugu jaso.
Parte hartzeko sosracismobizilagunak@gmail.com besterik ez dago.
Iaz, mila lagunetik gora izan ziren Bizilagunak. Aurten, egun berean, azaroak 22, Txekia eta Portugalen ere Bizilagunakekin bat egingo dute hainbat etxetan.
Eta urtero bezala, Bizilagun guztiok elkartuko gara datorren abenduaren 5ean Donostiako Victoria Eugenia antzikian Gipuzkoa Solidarioa ospatzeko. Baina horretaz aurrerago kontatuko dizuegu, aurten berezia izango baita.
Parte hartu eta esan zuten:
“Beste herrialde bateko norbaitekin bazkaltzeak asko eman diezazuke etxetik mugitu gabe”. Vanessa
“Bizilagunak ekimen zehatz eta sinplea da aurreiritziak desegin eta pertsonak hurbiltzeko”. Felix
“Bizilaguna da hemen nago, halakoa naiz eta zurekin partekatu nahi dut”. Mireia
“Errespetua eta elkarbizitza Bizilagunak bezalako ekimenek lagundurik emango da”. Luis
“Bizilagunak elkartasuna da”. Txemi
“Ni beti nago jendeari etxea zabaltzeko prest” Firuza
“Esperientzia aberasgarria, oso. Dudarik gabe”. Maite
“Oso sinple eta atsegina”. Izaro
“Janari, solasaldi eta lagunak konpartitu eta besteengandik asko ikasteko igandea” Marra