Burning Lady, Alerta gorria eta Kaos Kooperativ kontzertuan Lakaxitan
Iparraldeko Prod-k aurkezten du:
- BURNING LADY (Street Punk / FR - Lille):
Burning Lady taldeak street punk genereoa lantzen du. Bere abeslariak genero honetarako ahots ezin hobea dauka. Nahiz eta bere oinarria rock n´roll-a izan taldeak oso ondo nahastu ditu taldeko partaideen influentziak: folk-a, reggae-a, musika melodikoa eta beste hainbat genero. Izan ere, Lilleko laukoteak eboluzio musikal etengabea dauka, hori dela eta, harridura sorrarazten du entzuleetan. Bere kontzertuek energia ikaragarria daukate eta, gainera, edozein publikoen beharrak azetzen dituzte, bai amateurrentzako, bai generoaren publiko klasikoarentzako.
http://www.burninglady.fr/
https://burninglady.bandcamp.com/
- ALERTA GORRIA (Punk Oi! / EH - Arbizu):
Talde honek Punk-Oi! generoa jorratzen du. Arbizuko musikalari hauek, oso gazteak izan arren, urteak daramate bere sumintasuna musikaren bitartez trasmititzen. Bere abesti ezagunenak Etxera, euskal presoen ohoretan, Nafarroa eta Oi! musika dira besteak beste. Boskote honek disko bat kaleratu du jadanik eta gero eta kontzertu gehiagotan parte hartzen du, hori dela eta, etorkizun ikaragarria somatzen zaie euskal musikalari hauei.
https://myspace.com/alertagorria
- KAOS KOOPERATIV (Punk HxC / EH - Irun):
Bikote honek, bata Irungokoa eta bestea Hendayakoa, hardcore punk ikaragarria egiten du. 2007 urtean formatu zen eta denbora honetan lau diska kaleratu dituzte,beti ere beste talde batzuen laguntzarekin, besteak beste: Novi Cvetya eta Kokosha Glav (Bulgaria), The Panki (Errusia), Achtung! eta Arnie et les Chachiz. Bere diskoaz gain, hainbat bildumetan agertzen dira ere, adibidez: Gipunkzkoa, Matxinada, edo Bidassoa Attak.
https://kaoskooperativ.bandcamp.com/
Sarrera norberaren nahitara. Taloak eta patata frijituak etxekoak salgai egongo dira