"Matximoa deseraikitzen" jardunaldia Lakaxitan
Zeini dagokio matxismoaren aurkako borroka? Erantzunak argia ematen du, guztion kontua da, gizon zein emakume. Baina, zer egiten dugu gizonek zehazki matxismoaren aurrean? Zer gure gizontasun eredu patriarkal hegemonikoa eraldatzeko?
Denbora bat bada, galdera hauen eta beste batzuren bueltan, gizon talde txiki bat hausnartzen gabiltzala. Baina uste dugu, ez dagoela iada aitzakiarik, mugitzea tokatzen zaigula ezartzen zaigun, eta guk egunero birproduzitzen dugun gizon eredu hetero-patriarkala aldatzeko. Badela garaia, gizon izate hutsagatik jaso ditugun zenbait pribilegio ezbaian jartzen hasteko. Jendarte parekide baten bidean, gizonen partetik urrats argiak ematen hasteko.
Lakaxitak, gai honen inguruan hitzaldi eta tailer ugari jaso ditu bere baitan. Guk ere, espazio autokudeatu honetan biltzea erabaki dugu, uste dugulako ez dagoela gizon eredu zahar zein berriak hausnarketa kritikoz aztertzeko gune aproposagorik.
Oraingo honetan, guztiekin ihardunaldi batzuk partekatu nahi ditugu. Hauek, bi hitzaldiz eta tailer batez egongo dira osatuak, “Matxismoa des-eraikitzen” izenburupean joango direnak:
- Lehen hitzordua, maiatzak 12an izango da, arratsaldeko 19:00retan. Ibon Arrizabalagak, mikro-matxismoen inguruko tailer bat eskeiniko digu.
- Bigarrena, Igandea maiatzak 15 izango da, 17:3o etan. Miren Arangurenek, Edurne Epeldek eta Iratxe Retolazak “Gure genealogia feministak” -euskal herriko mugimendu feministaren historia- lana aurkeztuko digute.
- Bukatzeko, ekainak 9 osteguna, arratsaldeko 19:00tatik aurrera Jokin Azpiazu izango dugu geurean. “Gizonak eta Feminismoa” izango dugu hizketa gai.
Matxismoa ez delako inoiz bere pisuz jauziko.... bultza dezagun denon artean!