GURE KABUZ ALA HIL: AURKEZPEN EZTABAIDA BIRA
Non: LAKAXITA, Anaka kalea 20 (IRUN)Data: Osteguna, Otsaila 11, 2016 - 18:30 -tik 20:30 -raAntolatzen du : Irungo Ernai, Lakaxita, TopatuGazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.
Erantzunaren bila, Euskal Herri osoa goitik behera gurutzatzen ari gara kapitalismoaren logikatik kanpo eta autogestioan oinarrituz bide propioa egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Asko dira eta alor guztietakoak: hezkuntza, etxebizitza, elikadura burujabetza, zaintza, artisautza, finantzak, jaiak, kultura… Egunez egun ari dira frogatzen posible eta eraginkor direla gauzak bestela egiteko moduak.
Egiten ari garen bide honetan, askotariko alternatibekin egin dugu topo, eta sinetsita gaude badela guztiak biltzen dituen ezaugarri bat: gure kabuz egitea, taldean, auzolanean. Ikusi dugu logika hori bizitzako esparru guztietan dela aplikagarria, eta, hain zuzen ere, horixe dela biziraupen hutsetik ateratzeko gakoa.
Lan erdia egina dugu jada, baina zailena geratzen zaigu oraindik: jasotakoari forma ematea.
Horrexegatik animatzen zaituztegu otsailaren 11an 18.30tan Lakaxitan egingo dugun dokumentalaren proiekziora, baita ondoren egongo den eztabaidara ere. ANIMATU!!
Gazteak, prekarietatea, frustrazioa, etsipena, konformismoa. Gehiegi eta askotan elkarrekin sentitu eta entzuten ditugun hitzak dira. Baina, izango da Euskal Herriko gazteentzat beste alternatibarik, ezta? Galdera horretatik abiatutako dokumentala da esku artean duguna.