Antzerki zikloaren hasiera arrakastatsua Lakaxitan
Lakaxita, eremu libre eta askeak hasiera arrakastatsua eman zion igandean udaberri osoan zehar eta ekainerarte iraungu duen antzerki zikloari. Ia berrogei lagun hurbildu ziren Lakaxitara eta exerleku guztiak bete ziren.
Kanthoria bikotea osatzen duten kideak, Maiderrek eta Anderrek bibolina eta biola emanaldi bikaina eskaini ziguten, Bereterretxeren Oinatzak izenekoa. Bertan, gure herri kantak nondik datozen inguruko teoria aurkeztu zuten errezitaldi baten bitartez, aipatu kanten aintzinako eta oraingo bertsioak tartekatzen zituztelarik. Mikel Laboaren “Altzak ez du bihotzik…” bezalako kanten jatorria elizan dago edo elizak lapurtu zizkion kanta hauek herriari? Hauxe dabikote durangatarrak planteatzen duen zalantza.
“Paz no está con nosotros”, Iruñeako Amildegi taldearen mikroantzerki emanaldia bertan behera geratu zen antzezleei azken momentuko ustekabea gertatu zitzaielako. Udaberrirarte atzeratu dute beraein emanaldia.
Lakaxitako antzerki zikloari jarraipena emateko, Ainhoa Alberdik “Zapatak” bakarrizketa eskainiko digu otsilaren 28an. Arratsaldeko 18.00 etan Lakaxita irekia egonen da pintxo –pote goxoa dastatzeko. Antzerki emanaldia. 19.00tan hasiko da. Gonbidapena Irungo herritar guztiei luzatzen diegu.