Lakaxita

Lakaxita

Jaion'14. Abordaiara!!

catel

Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun!

Esaten da, eta hala omen, euskal pirateriaren urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeetan izan zela. Yrunen, ordea, azken urteetan eman da piraten aro oparoena. Asfaltoetako piratak izan gara, gure ontzian, borrokarako gertu, boteretsuen aurrean tinko. Azken aldian, ostera, kolokan jarri da, jarri digute oparotasun hori. Gero eta zailago egiten digute borrokan jarraitzea. Dela banketxeen zitalkeriagatik, Elizaren atzerakoikeria, indar polizialen zapalkuntza, espekulatzaileen doilorkeria edota udalaren aldetik gu denak kontrolatzeko nahiagatik. Honen aurrean, JAION dugu erantzuna emateko abagunea. Apirilaren 26an, bete ditzagun kaleak pirataz, eta aborda ditzagun! Izan ere, orain arte JAION kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile eta dibertido gisa definitu izan dugu, eta hala izango da aurten ere, baina oraingoan berrikuntza batekin: kale okupazioaren bidezko gizarte iraulketa sortzaile, dibertido eta PIRATA izango da! Bete ditzagun, bai, kaleak pirataz. Egin diezaiegun aurre zapi, partxe eta patapaluakin!

Horretarako, gu guztiona den itsasontzia Mosku plazatik irtengo da 17:00tan. Aurten, Tripimonsters taldearen tripulazioa izango dugu lagun Lakaxitaraino, marrazoz betetako bidean zehar. Honen ostean, festak jarraitu egingo du, Lakaxita piraten topalekuan bertan, The Lookers, Apurtu eta Luz de Putas taldeekin. Ondoren, gaua alaitzen jarraitzeko, Djak izango ditugu. DJ Göo! eta DJ Leku, haiek jarritako musikaz dantzan aritzeko.

Gure inguruko marrazoek uste dute piratak gaiztoak garela, zikinak, eta begirunerik ez dugula. Froga dezagun haien hizkeria gezurra dela. Errespeta dezagun elkar, errespeta dezagun ingurunea.

Lakaxitaren ontzia itsasoan barrena dabil. Ilusioz eta kolorez beteriko ontzia da, pertsona guztiak ongietorriak dira gure ontzian, autogestioa banderatzat harturik, denon artean arraun eginez aurrera hobe egingo dugula uste baitugu!

Informazio gehiago: www.lakaxita.org